Arbotonetako haitzak

zuriain-k sortua, 2020, uztaila 21 - 13:30
Garaiera 763 m
Mendialdea
Kokapena ED50 30T X.568294, Y.4753306
WGS84 42.927455 N, -2.164411 E.
Beste izenak Aizpilako zuloa
Abiapuntuak Urdiango igerilekuaak, Altsasu
Gertu Aizkaiako Haitza mendia, IGARTZA ekialde tumulua, INTXUSPE 2 hego trikuharria, IGARTZA mendebal trikuharria, BEOTEGIKO MURKOA trikuharria, Aitziber ermita, INTXUSPE 1 ipar (Txikilantegi) trikuharria, PORTUZARGAÑA 2 mendebal trikuharria, Arbotonaundi mendia, PORTUZARGAÑA 1 ekialde trikuharria, Intsusburu mendia, INTXUSBURU trikuharria, Auntzetako Harria mendia, San Pedro ermita, Aizkibel mendia, Laieneko haitza mendia, BERNOA trikuharria.
Lurraldeak Nafarroa.
Kategoriak Euskal Mendiak.
images
Arbotonetako haitzak
Ekialdeko gailur zirraragarria ©zuriain

Altsasu eta Urdian iparraldean, Altzaniako mendien profil leun eta borobila hautsi egiten da, mendizaleoi hainbat harkaitz interesgarri eskainiz. Lainene eta Sarabe haitzak ezagunenak dira, baina mendebalderago Aizkaia, Auntzeta edo Musarra bezalako gailur zorrotak aurkituko ditugu, ez hain ezagunak.
Baina seguruenik denetan ezezagunena, Arbotonetako haitza izanen da, Sarabeko harriaren mendebaldean. Sitnan izen horrekin ageri da, nahiz eta mendebalderago Arbotonaundi eta Arbotontxiki izeneko harriak kokatzen dituen. Seguruenik, Arbotona zonalde osoari ematen zaion izena da.
Gailur zorrotz eta malkartsua da, ez eskalatzeko modukoa, baina bai arretaz ibiltzekoa. Antzeko altuerako hainbat haitz topatuko ditugu gainaldean. Altuenak ez du horrenbesteko interesik, basoaren baitan baitago. Baina, ekialderago, talaia eder bat topatuko dugu, Altzaniako basoen gainetiko panorama zabala eskainiko diguna.

Irudiak

***

***

****

***

***

***

***