Aizkibel

Submitted by inaxio on 2008, Octubre 20 - 21:17.
Altitud 733 m
Sistema
Location ED50 30T X.570067, Y.4752842
WGS84 42.923112 N, -2.142744 E.
Puntos de partida Altsasu, Urdiain
Cerca Aitziber ermita, Laieneko haitza mendia, INTXUSPE 2 hego trikuharria, INTXUSPE 1 ipar (Txikilantegi) trikuharria, San Pedro ermita, Galartza mendia, Arbotonetako haitzak mendia.
Provincia Nafarroa.
Categorías .
images
Aizkibel
Mendebaldeko gandorra ©inaxio

Honako hau mendi txikia da, 200 metro baino ez, baina 2 kilometroko karaitzezko bizkar luze eta zorrotz batek osatzen du. Iparraldeko isurialdea pagadiaren gainera estraplomoan jausten den amildegi batez ebakia dago; Hegoaldekoa berriz, ariztiak estaltzen du, eta lasaiago jaisten da bailarako larreetaraino. Ertzak ez du gora-behera handirik, baina harritsua eta estua da eta arretaz ibili beharra dago; ez da bide arrastorik nabari. Tontorrean ez dago ez txartelontzirik eta ez bestelako markarik.
Izena bera ez da oso segurua, izan ere badira beste bi menditxo urrutira gabe mapatan izen berarekin azaltzen direnak. Aitza bera baino, "aitzaren atzealdea" izendatzen duela ematen du gainera.
Inguruak ere bisita egitea merezi du ordea, mendiaren aitzakiaz baliatuta: hango basoak (pagadiak, hariztiak, gaztainadiak) eta aitzarteak, Aitziberko ermita eta aisigunea... ibilaldi bat egiteko leku aproposa da.

Imágenes

****

****

***

***

***

***

***

****

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

****

Aizkibel igoera

Kaixo mendizaleok.
Mendi honetara igotzeko komeni da hegoaldeko isuria, hau da, hariztiaz beteta dagoen aldetik igotzea. Malda pikoa eta gogorra da, baina, ez du arriskurik, nahiz eta, neu iparraldetik igotzeko aukera topatu nuen, horretarako, harriz osatutako gandor osoa gurutzatu basoan barrena, goialdeko haitzen hasten den lerro ingurutik, mendebaldetik-ekialdera, igotzeko aukeraren bila eta azkenean ekialdean topatu nuen aukera, ez da arriskutsua, baina, kontuz ibili behar da. Behin gandorrera igota bertatik ibili daiteke eta hegoaldetik jetsi, Sarabeko bailararaino, zelai eta pista ikus daiteke eta ondoren hegorago dagoen beste gandorrera igo, Laieneko haitza bezala ezagutzen da (bost tontor ikus daitezke) eta zertxo bait txikiagoa da altueran. Igotzeko hegoaldetik igo eta gandorraren ekialdetik malda gogorrean, baina, arriskurik gabekoa, eta tontorrean egonda, mendebaldera dauden beste 4 haitz pikoetara jo, baina, lehenengo bietara kontu handiz, baina arriskurik gabe egin daiteke, eta azkeneko biak eskalada eta rapela eskatzen dute.

Aizkibel- Argonitz bidea.

Kaixo mendizaleok.
Jakin gura nikek, ea Aizkibel ingurutik, Argonitz, Beritzeta inguruko basoetara joateko bidea dagoen ala ez. Dena basoa izanik, nahiko erreza iruditzen zait galtzeko eta denbora aldetik zenbat behar da? Norbaitek egin edo ezagutzen badik, erantzungo deulakoan agurtzen natzaizue.Ondo izan.

Zer moduz, Mou? Aspaldi da

Zer moduz, Mou? Aspaldi da bertan izan nintzenetik, baina oroitzen naiz bazela bide egoki bat Urdiaingo igerilekuetatik hasi eta Argonitz eta Altzaniako gainerako mendien bizkarreraino iristen zena. SITNAko web orrialdean bide pare bat agertzen dira, eta hain urrun joan gabe, Iñaxioren track-ean azaltzen da zuk nahi duzun moduko bide bat. Oroitzen naizenez, pista eta bide ugari zegoen mendi haietan, batzuk egurra ateratzeko eta beste batzuk ibilbide antolatuetakoak. Hara joanez gero, kontatu zer moduz joan zaizun. Besarkada bat.

Altsasu-Argonitz Aizkibelgo bailaratik.

Kaixo mendizaleok.
Aurrekoan izan nintzen inguru honetan eta nahiko txango erraza eta arina, bezain, zoragarria iruditu zitzaidan. Altsasutik Sarabe bailara dihoan errepidea hartu (nahi izan ezkero futbol zelaira dihoana) eta azkenean bidea amaitzen den lekuan kotxea utzi (lekua soberan dago) Sarabe eta Laieneko haitzen eta baselizaren inguruan.
Bertatik pista hartu, hasieran hesia pasa, eta berehala arrasto txuri-horiak jarraituaz basoan gora joan eta Intsusburuko tontorrera iritsiko zarete eta bertan ezkerrera joanaz Etxegaratera jetsiko zarete eta eskubira joanaz Lizarrustira paraje eta baso zoragarrien artean eta gainera, galtzeko arriskurik ez dago bidea eta arrasto txuri-gorriak daudelako. Bidean zehar tumuluak eta trikuharriak nonnahi ageri dira.
Berebiletik-Intsusbururaino ordu bat inguru daude eta ondoren norberaren arabera luzatu daiteke txangoa.Merezi du.