Gazteluko Harkaitza

inaxio-k sortua, 2016, abendua 29 - 14:11
Garaiera 782 m
Mendialdea
Kokapena ED50 30T X.580913, Y.4774656
WGS84 43.118450 N, -2.006704 E.
Beste izenak Mina Txuri, Gaztelaitz
Abiapuntuak Gaztelu, Berastegi
Gertu Arburu mendia, Lagarte mendia, Almitxuri harrespila, ERROIZPE zista, Gaztelu herria, Jasokundeko Ama eliza, San Martin eliza, Berastegi dorretxea.
Lurraldeak Gipuzkoa.
Kategoriak Euskal Mendiak.
images
Gazteluko Harkaitza
Tontorra ©inaxio

Lagarteren kateari Ekialdera jarraituz gero hainbat mutur harritsu topatuko ditugu, batzuk besteak baino nabarmenagoak, baina denak ere nahiko apalak. Gazteluko Arkaitza edo Mina Txuri deitutako hau da horietako bat. Bere tontorrak bereizten du muino harritsu hau, izan ere zeharo laurdentutako lapiaz zorrotz batek osatzen du eta zaila da azken metroetan txartelontzira gerturatzea ere.

Halere, esan bezala, nahiko apala da altuerari dagokionean eta ez da zaila aldamenetik oharkabean pasatzea, Mendebaldetik gerturatuz gero batez ere; arreta jarri behar da Lagarte eta Arburu arteko bizkarreko bidezidorrean bertara eramango gaituen bidexka atzemateko (badira harripila txiki batzuk).

Irudiak









***

Lotutako orriak
[ibilbide] Lagarteko gainak, inaxio-k