Elduain-Lagarte-Erroizpe-ElduainEnviado por Xabiaram el 2021, Abril 11 - 12:53.
Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz (2021-04-05) Arratsalde pasako mendi ibilaldia Tolosaldeko mendietan. Ibilaldia Elduain herrian abiatzen da, bertan aparkatzeko bazter bat erraz topatuko dugu "Tolosana Mandriladora" lantegiaren ondoan. Honela 4 bat kilometroko igoeraren ondoren Lagarteko gainaldean ezarriko gara, inguru zelaitsua da gainean txillarrak ere tokia irabazia badu ere. Ez dago postontzirik tontorrean, baina bai askorik bereizten ez den harrespila seinaleztatu bat eta harri pilo bat tontorra markatuz. Hemen itzulia emango dugu, hasieran metro batzuk aurrera eginez eta gero Arbururen ekialde azpira pasatuz zelaian zehar Gazteluaitz/Minatxuri (779m) alderako norabidea hartuz. Berehala iritsiko gara tontor honetara ere, azken zatia harkaitzean gora igo behar da eta haitzbitarte ugari daude gainean. Argazki batzuk atera eta, Lagarte alderantz jarraituko dugu senda erosoan aurrea. Lagarte zapalduko dugu bigarren aldiz eta Berroetako lepora jeitsiko gara mendebalderako norabidean eguneko azken tontorrera igotzeko, Erroizpe (804m), gaina zelaitsua du harkaitzen bat badago ere. 2 ordu t'erdiko ibilbidea egin dugu jadanik eta orain zuzenean jeitsiko gara basoan behera doan sendan Elduaien herrira. Jeitsierako lehen zatian 1747. urteko Elduain-Berastegi-Belauntza-Gaztelu herrien arteko mugarrira iritsiko gara, eta aurrera egingo dugu beherantz malda handi samarrean doan sendari jarraituz, senda oso erraz nabaritzen eta jarraitzen da. Aurrerago borda zahar baten hondakinetara iritsiko gara eta hemendik behera bidea zabalagoa da jadanik, eta zati bat aurrerago Elduain herriko lehen baserrietan egongo gara, azkenik erreka zubitik pasa eta abiapuntura iristeko.
|