Lagarteko gainak

Enviado por inaxio el 2017, Enero 1 - 12:05.
Tipo de itinerario Itzulia, jaitsiera beste bide batetik
Dificultad Zailtasun gutxikoa
Lurraldea Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Leaburu
Esquema Leaburu - Erroizpe - Lagarte - Gazteluko Harkaitza - Arburu - GR9 - Gaztelu - Leaburu
Relacionados »Lagarte (mendi) »Leaburu (herria) »Gaztelu (herria) »Lagarteko gainak (ibilbide) »Arburu (mendi) »Gazteluko Harkaitza (mendi)
Gora-behera650 m
Luzera13 Km
Iraupena4:00 - 5:00
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Ibilbide ederra, Lagarteko gain guztiak igo eta Leaburu eta Gazteluko hainbat bazter ezagutzeko. Lau gainetara igotzen da bidea, baina gora-behera txikia da guztietan.

Arreta jarri beharra dago halere Gazteluko Harkaitzaren igoeran, xenda egokia atzeman eta eta tontorreko haitz-mutur zorrotzen artean ibiltzeko (ez igo hara umeekin).

Luzetxo iritziz gero Gaztelutik abiatu zaitezkete, bada bide egoki bat (PR) Erroizperen Mendebaldeko bizkarrera eramango zaituztena.

AdjuntoTamaño
2011-03-06-erroizpe-lagarte-gaztelu.GPX141.15 KB