Atxipi

inaxio-k sortua, 2016, azaroa 5 - 15:36
Garaiera 955 m
Mendialdea
Kokapena ED50 30T X.558840, Y.4748849
WGS84 42.888115 N, -2.280719 E.
Beste izenak Artxipi, Aitxipi
Abiapuntuak Lezea
Gertu Atxipi leizea, koba, Artzanegi mendia, ATXIPI tumulua, Albeiz mendia, OLANO etxola hondoa, Olano mendia, OLANO zutarria, Umandia mendia, ARROBIGAÑA trikuharria, San Migel eliza, Arandegi ermita, AGINARAN TXULO trikuharria.
Lurraldeak Asparrena.
Kategoriak .
images
Atxipi
Tontorra ©inaxio

Albeiz eta Artzanegi artean gelditzen den haitz mutur dotorea da, Ekialdean nahiz Mendebaldean karaitzezko arroil batez ebakia, baina igoera errazekoa, izan ere bizkar leun batek lotzen du Iparraldetik Altzaniako ardatz nagusira. Txartelontzi dizdiratsu bat dauka tontorrean, eta ikuspegi zabala, noranahi begiratuta ere. Igoera errazena Lezetik abiatu eta Artzanegi aldeko arroilaren paretik gora datorren bidea baliatzea da. Iparralderagoko lepora heltzen da bide hau. Handik tontorrerako bidea erraza eta nabarmena da.

Irudiak

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

****

***

***










Lotutako orriak