Atxipi

Atxipi
Atxipi ©inaxio
UdalerriaAsparrena

Atxipi eta Albeiz mendien arteko mendi zintzurrean kokatuta dago, bi mendien hormek bat egin eta errekastoa itotzen duten lekutik gertu, metro batzuk gorago, Atxipi aldean. Koba baino metro batzuk gorago pasatzen da Albeizera igotzeko erabiltzen den bidearen arrastoa (tarte batzuetan sasi artean ezkutatzen ari dena), eta huraxe da bertaratzeko erraztasun gehien eskaintzen duena.

Oinezkoen eskumenean dagoen eremuan aterpe handi eta egoki baten itxura du eta hala erabilia izango da, ataria inguratzen duen hondatutako harresiak erakusten duenez. Baina metro gutxitan estutzen da harpea eta ez dago aurrera egiterik, espeleologoen trebetasunik gabe. Sakon espeleologia taldeak aztertuak ditu handik aurrerako leizearen barrunbeak, eta baita beherago, errekastoari jarraituz, urak zulatutako leizeak ere.

Irudiak