Argibel

Enviado por zuriain el 2015, Marzo 30 - 08:20.
Altitud 936 m
Sistema
Ubicación ED50 30T X.646130, Y.4740349
WGS84 42.799897 N, -1.214297 E.
Puntos de partida Ongotz, Aietxu
Cerca Aldaxur mendia, Zipuru mendia, Ekuren mendia, Amalazoki mendia, Carrascal mendia, Inmaculada eliza.
Provincia Nafarroa.
Categorías Euskal Mendiak.
images
Argibel
Argibelgo letagina ©zuriain

Urraulgoitiko mendialde isolatuan harkaitz bakarti bat altxatzen da pinudi sarri eta sakan ilunen gainetik. Zonalde honetako mendiak nahiko ezezagunak dira, baina Argibel denetan ezezagunena dela susmatzen dut. Antzematea ere zaila da. Ez da inongo errepide edo herritatik ikusten. Inguruko mendiek ez dute bisita gehiegirik jasotzen. Aldasurretik bakarrik ikusten da gandor zorrotz hori, pinudi ilunetik gailentzen.
Ez da erraza Argibeleraino iristea. Zonalde honetako bideak itxita daude, eta abererik ez dagoenez, sasiek bazter guztiak jan dituzte. Larru pixka bat utzi beharko dugu arantzetan, ehiztarien bidexkei jarraitu bitartean. Eta, behin gandorrean, azken oztopoei aurre egin beharko diegu: gailurra dagoen monolitoa eskalatu egin beharko dugu. Ez da oso eskalada zaila, baina harria ez da oso gorroa eta desegin egiten da eskuetan. Hori bai, gailur estuan inor gutxi egon den toki batean izatearen sentipen oraingaitzak hartuko gaitu. Eta, egun, hori ez da gutxi.

Imágenes

****

****

***

****

****

***

***

***

****

***

Related nodes

Letagina ederra baina laberinto batean

Kaixo mendizaleok.
Larunbatean (2015/05/09) izan nintzen bertan, eta hasieran hemen Zuriainek markatzen duen ibilbidetik joan nintzen arroila estutzen den arte eta eskubira jo behar den arte. bertan egoera ez nuen garbi ikusi eta zertxobait lehenago mendiaren ipar mendebaldeko aurpegia garbiago ikusi nuenez, hortik abiatzea otu zitzaidan. Hasieran nahiko garbi dago baina gorantza zoazen neurrian isten doa eta bukaeran laberinto ederrean sartzen zera. Berez kokapena gutxi gorabehera banekienez, azkenean topatu nuen letagina. Bertan iritsita eskalatu nuen, berez igotzeko ez dago zailtasun handirik, baina baloratu ezazue jetsiera, arazo handiago emango du, behintzat niri ala izan zen.
Jetsierarako, hegoaldeko arpegitik jetsi nintzen, bertan dagoen lepraino, hobekiago ikusten nuelako hasierako bidera iristeko. Jetsiera ere oso itxia eta zaila da baina lepoa bertan dagoenez segituan iristen zera eta ondoren aurrera segi eta ondorengo jetsiera mendebaldeko norantzan garbiago eta erosoago dago bidea iristeraino.
Berez inguru horretan mendizale gutxi ibiliko da, oso polita da baina bideak itxiak daude eta komeri dezente pasa behar da letagina iristeraino. Hori bai, mauka eta galtza luzeak eraman bestela urradurez beteak iritsiko zarete.
Ondo izan eta animo.

Mila esker

Kaixo Zuriain.
Eskerrik asko emandako informazioagatik, saiatuko naiz egun hauetan inguru horietara joaten eta komentatuko dut zer moduz joan zaidan.
Besterik gabe ondo izan. Aio

Igoera

Kaixo Zuriain.
Ikusi dut letagin hau eta jakin nahi nuke eskalatzeko zer moduz dagoen, material berezirik eman behar den, arriskuak eta nondik da egokien igoera. Gainera abiapuntua eta bertarako ibilbidea zer moduz dagoen, asmoa bait dut egunen batean egitea. Erantzungo duzulakoan agurtzen natzaizu.
Ondo izan.

Kaixo, Mou. Ibilbidea jarri

Kaixo, Mou. Ibilbidea jarri dut orrialdean. Iaz egin genuen, baina ez ginen gailurreraino iritsi. Metro batzuetara gelditu ginen. Aurreko egunean itzuli eta txango zirkularra egin genuen. Eskalada ez da zaila, eta eskalatu bitartean ez dago osin beldurgarririk behean. Tontorra estua da, eta kontuz ibili behar da. Okerrena bideak dira, baina jarri dudan trackarekin ez duzu arazo handirik izanen. ONgi izan.