Ekuren

Enviado por zuriain el 2015, Mayo 25 - 11:48.
Altitud 861 m
Sistema
Ubicación ED50 30T X.646160, Y.4738630
WGS84 42.784412 N, -1.214367 E.
Nombres alternativos Ikuren
Puntos de partida Ezkaniz, Irurozki
Cerca Amalazoki mendia, San Servando eliza, Argibel mendia, Aizkurgi mendia.
Provincia Nafarroa.
Categorías Euskal Mendiak.
images
Ekuren
Ekurengo gailurra ©zuriain

Aldaxur hegoaldean mendikatetxo luzeak zabaltzen dira hegoalderantz, erreka txikiek eta ibar estuek ebakita. Harkaitz plegamendu luze batek zeharkatzen ditu mendilerro txiki horiek ekialdetik mendebaldera, harrizko gailur dotoreak altxatuz. Ekialdetik hasita: Esteleki, Narbaiza eta Ezkarai aurkituko dugu. Ekuren erdialdean aurkituko dugu, eta Amalazoki atzean utzita, plegamenduak errepide nagusiaren bestaldean jarraituko du Ollargain mendian.
Borda erorien eta pista luzeen ingurua dugu hau. Bide zaharrak desagertu egin dira, eta gailur gehienetara iristeko borroka egin beharko dugu landaretzarekin. Saria, betikoa: paisaia zabalak eta inor gutxi egondako toki batean egotearen sentipena.

Imágenes

***

***

***

***

****

***

Related nodes
[track] Ekuren, by zuriain

Mendigune bakartia.

Kaixo mendizaleok.
Aurrekoan (2015-08-16) izan nintzen bertan, horretarako abiapuntua Ezkanitz herri populatugabea, esan behar nuen, baina baserri erraberritu bat dago, non bertan norbait bizi omen da. Horretarako herritik abiatu ekialdera pista batetik beherantza eta soro batzuetara iritsiko zarete. Soroak zeharkatu iparraldeko norantzan 5 minutuz inguru eta Ekuren mendialdeko mendebaldera iritsiko zarete. Behean bidetxur antzeko bat dago bertatik joan beste 5- 10 minutuz hesi batera iritsita eta bertatik iada goratza iparreko norantzan aldapa gogorrean, uste nuena baino garbiago dago, hau da, sasi eta oteak daude, baina igoera ondo dago garbigune dexente daudelako. Gora iritsita gainaldetik joan eskubirantza tontorrera, non bertan harri pilak daude seinale bezala.
Bistak politak dira, baina gehien liluratzen zaituna inguru horietako bakardadea.
Besterik gabe ondo izan.