AldaxurEnviado por inaxio el 2005, Junio 9 - 22:18.
Tontorra ©Galdos Urraul Goiti ibarraren gainean altxatzen diren mendirik haidorren eta ezagunena izanen da Aldaxur. Harkaitz ikusgarri batek koroatzen du mendi honen gaina eta horrek ahalbidetzen du ikuspegi ezin zabalagoak izatea bertatik. Inguruko gailur gehienek ez bezala, Aldaxurrek oso markaturik dauka gailurra: gurutze handi bat, aldare bat, erpin geodesikoa eta oroitarria. Txartelontzirik ez ordea: Tx. Nankik jarritako buzoitxo zaharra desagerturik dago egun. Ohiko igoera Aietxukoa da, baina badago aukera Adoaindik edo are Itzalletik ere abiatzeko.
|
a
Txango atsegina goiz batean egiteko bakartasunez. Aietxutik hartu behar dugun pista errekaraino eramango gaitu zubi bat pasa ostean. Beste errekatxo jauziz gurutzatu ostean ezkerraldetik jarraituko dugu basoan barna jadanik. Hortik aurrera ez dugu zalantzarik izango Aldaxurreko tontorraraino. Ikuspegi ederra goza daiteke gailurretik,Pirinioa, Baigura, Saioa, Elke, Adi, Aralar eta abar...