Malgorra iparraldetik

Enviado por JAG el 2008, Diciembre 11 - 05:26.
Tipo de itinerario Joan-etorria bide beretik
Dificultad Zailtasun gutxikoa
Lurraldea Iparraldea, Nafarroa
ABIAPUNTUA Jauregizarreko lepoa
Esquema Jauregizarreko lepoa, Malgorra Ttipia, Baltzazarra, Malgorra, Baltzazarra, Jauregizarreko lepoa
Relacionados »Malgorra (mendi)
Gora-behera100 m
Luzera2 Km
Iraupena0:30 - 0:45
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Jauregizarreko lepoa Zuberoan dago, Larrainen, Nafarroako (Otsagabia) mugaren ondo-ondoan. Donaxaharretik Burdinkurutxeta igo ondoren, Iratiko Etxolatik hegoaldera 7 km errepidetik eta beste 6 km pistatik. Iratiko Etxolan karabanen aparkalekua dago eta aurrerago Chalet de Pedro ostatua. Pistaren hasieran "Route barrée" jartzen du, Bagargin (bide honen beste muturrean) langa omen dagoelako, baina Jauregizarreko leporaino ez dago oztoporik (autoz hel daiteke baina paseada zoragarria da). Gailurretik tontorrik tontor doa ibilbidea.

Jauregizarreko lepoan (1262 m, Angulo) hasi hegoalderantz eta berehala ikusiko dugu mugarria: Zuberoa eta Nafarroa bereizten ditu, Larraine eta Otsagabia alegia, nahiz eta Frantzia eta Espainia bereizteko jarri zuten. Lehenengo tontortxo bat igoko dugu (1302 m, Alpina) aldapa gogor eta laburrean; apur bat jaitsi eta berriro igo: Malgorra Ttipia. Gailurretik jarraitu beherantz eta beste tontortxo bat (1304 m, Alpina). Hegoalderantz jarraitu hurrengo tontortxo bateraino eta gailurra galdu gabe tontorretik jaitsi eta hego-mendebaldera biratu Baltzazarrako gailurrera heltzeko: tontorra gailurraren ezkerrean dago. Hegoaldera jaitsi ezkerretik eta Malgorrara igo aldapa gogor baina laburrean.

Itzultzerakoan Baltzazarraraino ez dago arazorik baina gero kontuz ibili behar da gailurra ez galtzeko. Baltzazarran jaisten hasi eta eskuinetara egin behar da, Ori aurrean dugula (zuhaitzen artetik ikusten da, udazkenean behintzat) eta gero iparraldera, Bizkarze aurrean dugula. Arriskua da Baltzazarratik zuzen iparraldera jaitsiz gero Errekaidorrako isurialdera goazela eta guk gailurrari eutsi behar diogu Jauregizarrera itzuli arte, ezkerrean Errekaidorra eta eskuinean Ibarrondoa ditugula. Malgorra Ttipia ezkerretik saihestu dezakegu jaisterakoan, zati batean markak jarraituz gero (marrak ez dagozkio gure ibilbideari, erne).

Notes:

- Malgorra Ttipiren ingururaino-eta marraren bat badago ere, bidez kanpoko ibilbidea da, basoan barrena. Gailurretik (tontorrek osatzen duten gain-gaineko ibilbidetik) joan behar da.
- Batez ere adi itzultzean, orientazio ona behar da oihanetik ibiltzeko.