Malgorra

Enviado por inaxio el 2005, Junio 9 - 22:18.
Altitud 1361 m
Sistema
Ubicación ED50 30T X.658700, Y.4760650
WGS84 42.980093 N, -1.054920 E.
Puntos de partida Irati, Larrau mt./ Ütürzeheta.
Cerca .
Provincia Nafarroa.
Categorías EHMK.
images
Malgorra
Malgorrako txartelontzia ©zuriain

Malgorra Iratiko oihanaren bihotzean kokaturiko mendia dugu. Zonalde honetako beste mendi anitzen antzera (Baltsazarra, Akerreria, Lizardoia...) Malgorra pagadi sarriz estalita dago. Zuhaitzak tontorreraino bertaraino iristen dira, eta oso ikuspegi mugatua besterik ez dugu izanen bertatik. Ohiko abiapuntuak (Elurretako Amaren baseliza, Koixtako aparkalekua, Abodiko eski etxea) nahiko urrun daude eta horrek are gehiago handitzen du mendi honen bakardadea. Inguruan bide markaturik egon arren, gomendagarria izaten da aldean GPS, bruxula, edo mapak eramatea, oihan itxuragabearen baitan nahiko erraza izaten baita bidea galtzea, bereziki lainoa sartuz gero.
Mendiaren izenari dagokionez, M. Belaskok "malkor" hitzaren aldaera dela dio.

Imágenes


***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

**

Tontorreko argazkiak

Zuriainek eskatu zidan Malgorrara joanez gero argazkiak atera eta hemen jartzeko. Bi atera nituen tontorrean, bietan buzoia lehen planoan: bata Abodi alderantz eta bestea Ori aldera. Baina argazkiok deskargatu orduko makina galdu nuen eta agur argazkiak. Tamala. Jon

Lasai, Jon, tamala dena zure

Lasai, Jon, tamala dena zure argazki kamararena da, ez argazkiena. Udaberriaren zain egon naiz Iratira joateko, argazki askoz ederragoak aterako baitira. Orain urte batzuk Lizardoiara joan ginen sasoi honetan eta oso argazki politak atera genituen pagoen hosto berriekin. Segi ongi.

Malgorra

Mendi hau Iratiko erraietan ezkutaturik dagoenez, ez du jasotzen mendizaleen arreta. Tontorra pagadi baten baitan egoteak ere ez du gehiegi laguntzen. Hala ere, oso aukera ederra izan daiteke batez ere udako egun beroenetan, itzalpeko ibilbideak eskertzen direnean. Ibilbidea luzatu nahi izanez gero, hortxe daude Baltsazarras eta Sanfermin mendiak, Malgorra bera baino are apalagoak.
Ni Koixta urtegi txikitik igo nintzen, igoera labur baina piku batean. Casas de Iratitik ere joan daiteke, baina ibaia zeharkatu behar denez, kontuz ibili behar da ur asko dagoenean.

Igoeraren deskripzio zehatzik?

Kaixo, Alberto:

Koixta aldetik igotzeko bidea azalduko zenidake? Batez ere, Ollokia mendatetik jaitsi eta, Koixtako urtegira heldu baino lehenago, eskuineko pista hartu ondoren, non hartu behar den bidea ezkerrerantz, tontorrera igotzen hasteko? Erreferentziak edo zerbait. Aldez aurretik eskerrik asko. Jon

Kaixo, Jon. Ulertzen

Kaixo, Jon. Ulertzen dudanez, Ollokia pistatik jaitsi eta Koixta urtegira iritsi baino lehen, iparrera doan pista batean barrena jo nahi duzue. Pista hori, maparen arabera, Bizkartze eta Zazpigañaren arteko sakanetik pasatzen du muga, ezta? Daukadan mapa batean bide bat agertzen da, saihesbidea hartu eta pare bat kilometrora, mendebaldera jo eta Malgorratik iparralderagoko lepo bar iristen duena. Hala ere, ni ez nintzateke fidatuko, mapa hori (Roncesvalles-Roncal, ed. Pirineo) oso txarra eta engainagarria baita.
Orain urte batzuk Malgorrara igo nintzenean, Tapla mendatetik Casas de Iratira doan errepideko 19.5 kmtik hasten den pista luzean barrena joan nintzen. Oinez egin genituen kilometro luze haiek Koixa urtegiraino. Urtegitxoaren erdialdean, bidexka bat hasten zen maldan gora, baina berehala galtzen zen garoen artean. Jaitsi eta tarte luzea eman genuen beste bide baten bila eta azkenean pista belartsu bat aurkitu genuen, garo sail bat zeharkatu ostean (uda zen). Gogoan dudanez, pista hura uharkatik oso hurbil, mendebalderago, hasten zen. Hasieran zuhaitzik gabeko hegi batean gora egiten zuen, eta berehala basoan sartu eta bide zoragarria bihurtzen zen, iparrerantz gogor igo eta gero ekialderantz egiten zuena. Lepo batean seinaleak daude zuhaitzetan: Baltsazarras, Koixta eta Malgorra. Handik aurrerakoa erraza da. Espero dut lagundu izana. Aspaldi da hara joan ginela, eta xehetasunak ahaztuak ditut. Nolanahi ere, zalantzarik izanez gero, galdetu besterik ez duzu.

Malgorra ekialdetik

Eskerrik asko, Zuriain. Beste webgune batean aurkitu dut argibide apur bat nik aipatzen nuen bideaz: "Tomando el camino que allí [=Ollokitik Koixtara doan pista eta aipatzen nuena elkartzen diren bidegurutzean, hots, Urtxuria E-W eta Ibarrondoa N-S errekastoak bat egiten duten lekuan] se inicia seguiremos la regata Ibarrondoa durante un kilómetro. Abandonaremos este por la izquierda para subir por un camino que entre arbolado permite disfrutar, en ocasiones, bellas panorámicas del Ori, que nos domina, alcanzando sin contratiempos el collado ( 1.290 m ) entre las cimas de Malgorra ( 1.361 m ) y Baltzazarras ( 1.341 m ), desde donde no tiene dificultad alguna ganar cualquiera de estas dos cimas." Zuk hasieran diozun bide horretatik, beraz, kilometro bat iparraldera eta hor nonbait ezkerretara (markatuta ote dago? Zer da "camino"?). Hala ere, iparralderantz badoa ere, ez du bat egiten muga zeharkatzen duen bidearekin.
Inaxiok eman duen estekako ortofotoetan begiratuta, badirudi igartzen dela nondik izan behar duen nik nahi dudan igobidea: Malgorra eta Baltzazarra (?) tontorren artetik ekialdera jaisten den errekazulotik gora, pistak eskuinera egiten duen bihurgunean ezkerretara jota, ustez.
Bestalde, Inaxio, kalitate hobekotzat daukat Nafarroako Gobernuaren aragazki multzoa. Hona hemen:
http://sitna.navarra.es/navegar/?lang=eu
Jon

Ez horregatik, Jon. Ea

Ez horregatik, Jon. Ea zortea duzun bide horrekin. Guk, erran bezala, bila aritu behar izan genuen Koixta urtegitxoaren ipar ertzean, baina azkenean aurkitu genuen bideak merezi izan zuen, ongi egina eta galtzeko zaila baitzen. Aurkitu duzun deskripzio horretan aipatzen den bidea topatzen ez baduzue, hortxe duzue eman nizun beste aukera. Dena den, Malgorrara igotzen zaretenean bidali argazkiren bat -axola ez bazaizu-, oso ahazturik baitut mendi hura eta atsegina izanen zait berriz ikustea. Gogoan dut buzoi oso xelebrea zeukala eta oso ikuspegi mugatua zuela, soilik Abodiren gainaldea ikusten baitzen tontorretik. Baina ederra zen baso erraldoian gora ibiltzea... Tira, Jon, ongi izan.

SIGPAC-en zehaztasun handiko

SIGPAC-en zehaztasun handiko ortofotoak daude inguru horretan. Uharkaren inguruko bide arrastoak ere ederki ikusten dira.