Malkorra

Submitted by inaxio on 2005, Junio 9 - 22:18.
Altitud 1242 m
Sistema Urkilla
Location ED50 30T X.551917, Y.4754745
WGS84 42.941701 N, -2.364951 E.
Puntos de partida Arriola, Gordoa.
Cerca MALKORRA zutarria, URKITZAKO LEPOA trikuharria, Pagarreta II zutarria, PAGARRETA trikuharria, Petrinaitz mendia, Milpiribil zutarria, Aspoarri zutarria, Urkitxu II zutarria, PINPIL 2 zutarria, Milpiribil mendia, PINPIL 1 zutarria, Naparbasoko punta mendia, ZAKAMENDI tumulua, ZORROTZARRI zutarria, Zelaibizkar 1 megalitoa, PAGOMAKOR trikuharria, Oltzako Arratea 2 harrespila, Oltzako Arratea 1 harrespila, Zelaibizkar tumulua, Peruaitz mendia, Astonzulo zista, Bolaleku harrespila, BOLALEKU etxola hondoa, Bolaleku tumulua, Laskaolatza harrespila, Zabalaitz Este harrespila, Burgalaitz mendia.
Provincia Araba.
Categorías EHMK.
images
Malkorra
Tontorra ©inaxio

Urbiako goi-larreei hegoaldetik eusten dien euskarrietako bat da Malkorra, Arabako lautadara jausi gabe. Lautadatik abiatzen dira ohiko igarobideak, soroak, ariztiak eta azkenik pagadia zeharkatuz. Oburu izeneko beste gain batek lotzen du Urbiako larreak hegoaldetik ixten dituen ardatz nagusira. Haiz batzuek zaintzen dute tontorra, zailtasunik gabe zapaldu igo daitekeena. Pinpil ez da urruti gelditzen, egun berean bi tontor igo nahi izanez gero.

Imágenes

***

***

***

***

***

**

***

***

**

**

**

***

***

***

***

**

**

***

****

***

***


***

***

***

***

***

***

***

**

**

***

***

***

***

***

**

**

Related nodes
[ibilbide] Arantzazu .. Malkorra, by

Iturrigorri-Urkilla tontorrak

Kaixo lagunak,

Ibilbide polit bat Arantzazu-Iturrigorritik abiatuta Urkilla mendilerroko ekialdeko tontorretara, Naparbasoko Punta (1225m) , Oburu (1239m), Malkorra (1242m), Milpiribil (1279m), Burgalaitz (1280m).

Arantzazuko Sindikatik (730m) abiatu eta Iturrigorrirako bidea hartzen dugu Urbiarako langa dagoen tokian bertan, aurrera jarraitzen dugu Iturrigorriko zelaiak pasa arte eta ondoren Zurkutzeko Lepoara doan bideska hartu behar da, seinalea dago eta bide nagusiaren eskuinera gelditzen da. Hasieran pinudi txiki bat igaro ondoren pagadi zabal eta eder baten gora egiten du bideak, onddoak ere ugariak dira bertan. Ordu pare baten lehen tontorrera iritsiko gara Naparbasoko Punta (1225m) (Argazkia: http://www.euskal-herria.org/argazki/2017/10/88234.jpg),
hortik aurrera urbilerroan zehar banan-banan egingo ditugu beste tontorrak ere:
Oburu: http://www.euskal-herria.org/argazki/2017/10/88240.jpg |
Malkorra: http://www.euskal-herria.org/argazki/2017/10/88237.jpg |
Milpiribil: http://www.euskal-herria.org/argazki/2017/10/88242.jpg |
Burgalaitz: http://www.euskal-herria.org/argazki/2017/10/88244.jpg).
Ibilbide polita eta gainera zutarri megalitiko pilo bat ikusi daitezke bertan (Argazkia: http://www.euskal-herria.org/argazki/2017/10/88252.jpg).

Itzulera bide bezala ni Burgalaitzetik Oltzara jeitsi nintzen eta hemendik Urbiako zelaia igaroz Arantzazura ohiko bidetik. 6-7 orduko ibilaldia.