Arantzazu .. Malkorra

Enviado por BatenBat el 2004, Enero 1 - 01:00.
Dificultad Zaila
Lurraldea Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Arantzazu
Relacionados »Malkorra (mendi)
Gora-behera-
Luzera-
Iraupena4:00 - 5:00
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Lehenengo eta behin esan behar dut bide honen zailtasuna bidea galtzean dagoela, besterik ez.

Arantzazu-Oburu-Malkorra
Arantzazuko Sindika ostatuan ekialdera jotzen duen porlanezko pista hartuko dugu bigarren aparkalekuraino. Bidean azalpen-kartel bat utzi dugu eta baita ezkerretara eta beherantz doan pista.
Bigarren aparkalekuan gaudela aurrera jotzen duen, ekialdera, eta beherantz doan pistatik jo behar dugu. Pista honek Arantzazu errekara eramango gaitu.
Iturrigorriko futbol zelaietara helduko gara. Guk pista nagusitik aurrera, beti ekialdera. Hegoaldera jotzen duen pista ederra utziko dugu. Helduko gara urtegitxo batera, bertan Obururako lehen seinaleak ikusiko ditugu, seinale horiak.
Ekialdera jarraitu, urtegitxoa geure eskumara dugula. Erreka zeharkatu, ekialdera. Utzi hegoalderako estrata. Kontuz hemen bideko seinale eskasengatik! Hauxe izan baitaiteke toki korapilatsua.
Harripilatxoa dago bidea ezkerretara adierazten duena eta erreka berriro zeharkatzea agintzen gaituena.
Errekaren bestaldean eta pagadietan berriro topatu ahal izango ditugu bide osoa markatu diguten seinale horiak Obururaino eramango gaituztenak.
Erreka zeharkatuta hementxe hasten da Oburako aldapa pagaditik.
Nire ustez Lautadarako bide zaharra da, zihur honen berri nork eman dagoela, poztuko nintzateke. Betiko bideak mantentzen eta ahal bada galtzen ez uzten ahaleginduko beharko baitginateke.
Behin Oburun gaudela, bertan dugu Malkorra tontorrerako seinalea, hego mendebaldera.