Altzegi

Enviado por inaxio el 2005, Junio 9 - 22:18.
Altitud 1019 m
Sistema
Ubicación ED50 30T X.588200, Y.4775715
WGS84 43.127165 N, -1.916972 E.
Nombres alternativos Altzadi
Puntos de partida Eskibar, Leitza, Plazaola.
Cerca BIDEGORRIETA harrespila, Urepel mendia, UREPEL tumulua, Leitzalarreako izeiak zuhaitz aparta.
Provincia Nafarroa.
Categorías EHMK.
images
Altzegi
Tontorra ©Jose
Imágenes

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

****

***

***

***

***

****

****

***

****

***

***

***

***

****

***

***

****

***

***

**

Zomorroek janda

Ez dakit iteuliak (Tabanus bovinus) ala mandeuliak (Hippobosca equina) edo zer ziren, baina jan-jan egin ninduten. Praka luzeak eta kamiseta jantzita joan behar, badaezpada ere. Nik ez nuen hala egin eta bernak, belaun atzeak, bizkarra eta belarri osteak, dena zizta eta zizta. Jon

Bietatik ugari izaten da inguru horretan

Ni ere ez nintzen gustura ibili inguru horretan egin nuen azken ibilaldian, Mandoegi aldean bereziki, mandeuliekin. Guk "ezpara" esaten diogu Tabanus bovinus horri. Normalean honen ziztada erraz somatzen da eta zartako batekin konpontzen da. Baina mandeulia zitalagoa da, ez da ziztadarik somatzen normalean eta oso gorputz gogorrekoa da, ez da kolpe batez zartatzen ezpara bezala. Honek gainera badaki erropa azpian sartzen ezkutatzeko... Diozun bezala, ez da giro izaten uda partean Leitzalarreko mendi hauetan.

Izen aldaketa: Altzadi -> Altzegi

Euskal Herriko Mendien Katalogoaren 2007 argitalpenean:
"Mendi honen alde bietakoek esaten diote Altzegi eta, dirudienez, Altzadi, ustezko etimo erraz batean oin harturik, mendizaleok asmaturiko izena da (haltz(a)-di).
Los habitantes de ambos lados de este monte lo denominan Altzegi y, según parece, Altzadi es un nombre inventado por los montañeros basado en un supuesto étimo fácil (haltz(a)-di ‘aliseda’)."

Igande goizeko patxanga

Niretzat, behinik behin, hori suposatzen du mendi honek, Donostian bizita. Leitzara hurbildu behar gara abiapuntu egokia topatzeko. Pikoloek izandako kuartela baino 5 metro lehenago bada karretera bat ezkerrera ateratzen dena. Leizalarreara eramango gaitu, kanpa batzuetara non dominguero ugari topa ditzakegun. Kotxea hemen utziko dugu.
Pista txuria uzti eta belardiak zuzenean atakatzen dituen xenda hartu. Zelai eta basoan barrena eramango gaitu, lepo batera iritsi arte. Hemendik, ezkerretara, 10 minututan helduko gara Altzadira. Jaitsieran, lepotik eskubira jo eta bertan izango duzue Urepel. bista zertxobait hobeekin. 2 orduko patxanga.