Urepel

inaxio (ez da egiaztatu)-k sortua, 2005, ekaina 9 - 22:18
Garaiera 1056 m
Mendialdea
Kokapena ED50 30T X.589230, Y.4776540
WGS84 43.134472 N, -1.904179 E.
Abiapuntuak Arano, Eskibar, Leitzalarrea, Plazaola. (N.)
Gertu UREPEL tumulua, BIDEGORRIETA harrespila, Mandoegi mendia, Altzegi mendia, Leitzalarreako izeiak zuhaitz aparta, SARASAIN BIZKAR harrespila.
Lurraldeak Gipuzkoa, Nafarroa.
Kategoriak EHMK.
images
Urepel
Tontorra ©Enezubi

Adarran hasi eta Altzegi mendiraino iristen den kate luzeko mendirik garaiena dugu Urepel. Izan ere, hurbileko Mandoegik erpin geodesikoa duen arren, Urepel metro batzuk garaiagoa da. Alde txiki horrek, ordea, mendi hau bigarren plano batean gelditzea eragin du.
Adarra-Altzegi mendikate honek Gipuzkoa eta Nafarroaren arteko muga markatzen du hainbat kilometrotan. Mugarriak, baina, ez dira Adarraraino iristen, Unamunoko gailurrean ipar-ekialderantz egiten dute, Garagartzako gain ez oso ezagunerantz.
Mendikateko bere posizio garaiaz gain, Urepelgo gailurrak beste ezaugarri bat du: tumulu bat aurkituko dugu tontorrean bertan, monumentudun gailurren zerrenda ez oso luzeko beste kide bat.
Urepel izenak nahiko etimologia garbia du, eta Mikel Belaskok ur beroko iturri hurbil bat aipatzen du izenaren sorburutzat.

Irudiak

***

****

***

***

****

***

***

***

***

***

****

***

***

****

***

***

***

***

****

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

**

**

**

***

Atsegina

Leitzalarreatik egin dugu. Bertan kotxea uzteko lekua badago. Handik gora dijoan pista hartu (pista aparkalekutik aurrera eginez hasten da, edo bestela, informazioko lehen panelaren ondotik hasten den bidexka batetik gora, pistara iris daiteke) eta ezkerrera egiten duen kurba batean beste bidexka bat hartu beharra dago maldan gora. Zuhaitz tartean dijoan bide zabala estutzen dijoa eta garo artean gailurrera iristen da. Oso erraza eta polita. Erritmo bixian 40 minututan gailurrean jarri gara. Jaisteko 30 minutu.

leitzalarretik

Gu leitzalarreko bidetik joan ginen. Kotxea bertako parkearen ondoan utzi eta pista bat hartu genuen mendian barrena kurbak egiten abiatzen dena. Lehenengo bidegurutzean eskubitara hartu behar da eta baita bigarrengoan ere. Azkeneko bidegurutze honetan, basoa bukatzen da eta markatutako bidetik segi behar da gailurra ikusi arte. Igoera ordubete eta 15 bat minutukoa da.
Mendi ederra eta izugarrizko bistak dauzka gainera.