Blogs

Badugu webgunean atal berri bat leize eta kobazuloak jasotzeko: http://www.euskal-herria.org/node/24290. Begiratu bat ematen ibili naiz sarean orain arte egindako katalogazio lanen bila eta bi aurkitu ditut, bat Gipuzkoakoa, Aranzadiren eskutik, http://www.aranzadi-zientziak.org/catalogo-espeleologico, eta bestea Nafarroakoa, Nafarroako gobernuaren eskutik: http://www.cfnavarra.es/OPCM/buscsm.asp.

Ba, funtsean, hor daudelako. Euskal mendietan barrena dabilenak sarri topatzen ditu bidean eta beti dira entretenigarri. Asko eta asko aterpe ere badira aldi berean, goi aldean daudenean, eta ezinbesteko erreferentzia beste askotan, behe aldean, kale artetik abiatu eta mendi aldera jotzen dugunean.

Ondare publikoa dira gainera, nahiz eta estimu handirik izan ez orain eta asko eta asko lurra jotzeko zorian egon. Itxitura eta hesiz inguratuta gelditzen ari diren mendialde askotan zabalik mantentzen diren herribide zaharren arrastoei eusten diete. Ermita batek, nolabait, bertara heldu eta bere inguruan ibiltzeko eskubidea ematen dizula ematen du.

Kartografo ero-ero haiek!
Arabiako urtegia

80ko hamarkada ilunean hasi ginen mendira joaten. Horrekin dena erranik dago: berrogeiak atzean utziak ditugunok ez genuen oraingo teknologiaren laguntzarik ere gure lehenbiziko urratsetan, internetik ez, GPSrik ere ez... Bakerotan joaten ginen mendira eta lehenbiziko bota parea erosi genuenerako gure zapatilek gailur sorta ederra zapaldua zuten.
Mendi gida gutxi zeuden (horietaz ere beste uneren batean hitz eginen dizuet) eta laguntza bakarra mapetan zegoen. Eta hor zegoen arazoa.

Catalogo Montañero, Navarra y proximidades
Catalogo Montañero

Aspaldi izan nuen liburuxka honen berri. Betidanik izan genuen mendi zerrendaren bat eskueran, bildumazale porrokatuen antzera igotako mendiak kontrolatzeko eta lagunen artean lehian ibiltzeko, nork baino nork mendi gehiago igo. Baina Catalogo Montañeroa ikusita aho bete hortz gelditu ginen: zerrenda hartan 1019 mendi agertzen ziren! Baina, badaude hainbeste mendi Nafarroan? Lehenbiziko xehetasuna: mendi gehien-gehienak Nafarroa Garaikoak izan arren, Catalogoak inguruko mendi batzuk ere jasotzen ditu, Gipuzkoakoak eta Iparraldekoak gehienbat, baita Pirinioetako eskutadatxo bat ere.

En la visita efectudada a los dólmenes de Iruso, he comprobado que han cortado los árboles que crecían en medio de las cámaras de ambos monumentos, lo que es de agradecer.En la ficha correspondiente a cada dolmen pongo las imágenes correspondientes.

Os envio la imagen de lo que parece ser un megalito un poco dudoso. En un túmulo desfigurado asoma una losa de un metro de largo con orientación E- W.
Se encuentra a 200 ms del collado de Errekonta, sobre la pista que desde Larraitz se dirige a Auza Gaztelu.
Coordenadas aprox. X 572712
Y 4762834

Locustella naevia?
Ekainak 30

Azken asteotan bizilagun berriak izan ditugu etxean, etxeko atarian, sarrerako atearen ondoko tiesto batean hain zuzen. Orain ere hor izango dira, hau idazten dudan bitartean, bere txokoan kizkurtuta, baina ez luzerako seguraski.

Tx. Nanki GMren txartelontziak
Txartelontzien mapa

Jakin badakit iruzkin xume hau tontakeria irudituko zaiola bat baino gehiagori, baina, zer erranen dut, aspaldidanik nuen gogoa txartelontzi bitxi hauei buruz aritzeko eta orain aukera dudanez, ezin eutsi gogoari.
Mendira joaten hasi ginenetik atentzioa eman ziguten buzoi ttiki haiek, hain xumeak eta aldi berean hain gotorrak. Buzoi hauetan “Tx. Nanki GM” hitzak agertzen ziren metalezko txapatxoan idatzita. Zer edo nor zen Nanki hori? Inondik ere, ez da euskal izena. Googlen bilatuta, izen japoniarra dela ematen du. Eta Tx. hori? Txantreako autoen plaketan agertzen diren letrak ote...? Ala pertsona izen baten lehenbizikoak? Auskalo. Bestalde, plakatxoek beraiek ere partikulartasun eder bat zuten: gehienak eskuz eginak zeuden, ez zen makineria sofistikaturik erabili metalean idazteko. Nik dakidanez, Olotokikoa da plaka erosi bat daraman bakarra.