Mai

Rhamnus cathartica Aralarren, pagadiko bizkar harritsu batean, uztailean.

Hostoek 1-2,5 cm-ko txortena dute eta 3-7 cm-ko orria.

Lore elkarteak eta goiko hostoak
Loreak

Hostoen lakainak obal/lantzeolatuak dira, eta goiko herenean 3-5(8) hortz dituzte, txikiak, elkar-ukitzaileak; petalo zutituak, sepaloak baino nabarmen luzeagoak.

Loreak

Goiko hostoak arrautza- edo lantza-itxurakoak dira, osoak edo horztunak; lore elkartea gehienetan laxoa da; zurtoin iledunak, adabegietan behintzat.

Loreak

Hosto txorten estua, orria baino luzeagoa gehienetan; orri erdizirkularra, oinaldean bihotz-itxurakoa edo moztua, bi aldeetan ileak dituena, alde bakoitzean 7 hortz baino gehiago izan ohi dituena; landare sendoa, gehienetan 20 cm-tik gorakoa.

Loreak

Labeloak hiru gingil luze ditu, erdikoa luzeagoa, muxarradura zorrotzak ditu, eta apaindura erdi-erdian dauka; oinaldeko hostoak obatuak edo obalak dira, landare garatuetan behinik behin.

Lorea

Lore arrosak edo moreak; obulutegi ilaundunak; epikilo zorrotza.

Loreak

Adartxoek ez dute arantzarik; fruituak gehienetan 1 cm baino luzeagoak dira; hostoak lantza-itxurakoak eta estuak dira, edo espatula-itxurakoak eta linealak.

Lorea
Loreak

Hosto 2-3 pinatisektuak, 3-15 cm luze; korolak 6-8 mm luze dira eta ez dute estaminodiorik edo txiki-txikia dute; pedizeloek guruin pedizelodunak dituzte.