Mai

Etxaurin
Loreak

Hostoak pixkanaka estutzen dira txortenean; (1)14-19 mm-ko korolak; harizpien lotuneak korolaren oinaldea baino 4-8 mm gorago daude; merikarpo leunak, zuriak eta distiratsuak.

...

Lore zuriak, lukuetan; lantza-itxurako hosto estuak, glaukoak; landare ilegabea.

...

Kalizaren kanpoko hortzak barrukoak baino askoz luzeagoak dira; hipantoak iraulitako konoaren itxura du loreetan.

Bellis perennis

Hostoak obobatuak/espatula-itxurakoak dira, txortenean kolpetik estutzen dira, eta nerbio bat dute; inbolukruaren brakteak 3-5 mm-koak dira, kamutsak; 4-8(11) mm-ko ligulak.

...
Loreak

Zurtoineko hostoak eseriak dira; azken mailako hosto-lakainak estuak eta oso zorrotzak dira.

Loreak

Arrautza-itxurako hostoak, beheko erdia zabalagoa dutenak; hosto hilak normalean zuriak eta paper-antzekoak dira eta iraun egiten dute; 5-9 mm-ko petaloak.

...

Hostoxkak lineal/lantzeolatuak dira; estipulak lantza-itxurakoak eta subulatuak dira; korola arrosak.

...

Korolaren goiko ezpaina ilegabea da eta puntan 2 hortz dituen moko laburrean amaitzen da; beheko brakteak bakarrik dira loreak baino luzeagoak; kalizaren hortzak osoak dira, edo bestela luzakin hostokara dute, +- zatitua.