Mai

Loreak

Zurtoineko hostoak eseriak eta besarkatzaileak dira; korola hori argiak, zain bioleta nabarmenekin, eta eztarri aldean bioleta ilunak.

Loreak

Korolak 20-30 mm luze dira; goiko hostoak lore-elkartea baino askoz beherago daude; beheko hostoak moztuak edo alabarda-itxurakoak dira.

No photo

Korolak 3-6 mm luze dira, horiek edo zurixkak, eta eztarrian ezkata-antzeko 5 zorrotxo dituzte; merikarpo leunak, zuriak eta distiratsuak.

No photo

Hostoak eta zurtoinen hegalak zurixkak dira, zelula bakarreko ile luzeek osatutako janzki amaraunkara daukatelako, hosto-azpietan nerbio-sarea osorik edo zati batean estaltzen duena; braktea subulatuak, 1,5-3 mm zabal oinaldean, guruingabeak edo guruin gutxikoak.

Lorea

Muturreko arantza oso sendoa da, nakar-kolorekoa, 10-20 mm luze, eta alboetakoak 3-5 mm luze dira; hostoak ez dira dekurrenteak; ez dago kardilaunik; purpura koloreko loreak.

Loreak
Loreak

Hostoxkak ez dira mamitsuak, hortzak ia oinalderaino dituzte eta nerbio oso nabarmenak dituzte; adabetarteak ile guruindun eta guruingabez osatutako ilupa dute eta ez dira ez zurixkak ez kotoidunak; 12-19 mm-ko loreak.

Lore eta hostoak

Landare bizikorrak eta maiz arantzadunak; estandarte iledunak.

Loreak

Lore urdin, arrosa edo zuriak; 10-16(20) mm-ko albo-sepaloak, erronbiko/eliptikoak; (10)12-22 mm-ko ezproia; 14-22 mm-ko folikuluak.

Lorea

Hosto obobatuak, 4 cm baino zabalagoak; korola purpura edo arrexka, 1,5 cm baino luzeagoa; baia esferikoa, beltza, gereziaren tamainakoa; landare tentea, ez igokaria.