BRASSICACEAE

1 Fruitua silikua da, bere zabalera halako 4 baino luzeagoa (71,72,73) >> 2

- Fruitua silikula da, bere zabalera halako 3(4) baino laburragoa (74,75) >> 4

2 Landareak, oinaldeko hostoetan behintzat, ile urkilatuak, erdialdetik finkatuak, izar-itxurakoak edo adarkatuak ditu (71) >> 1. TALDEA

- Landareak ez du ilerik edo ile bakunak ditu >> 3

3 Sepalo tenteak (kaliza itxia) loraldian (72) >> 2. TALDEA

- Sepalo tente/zutituak (kaliza irekia) loraldian (73) >> 3. TALDEA

4 Petalo horiak edo horixkak >> 4. TALDEA

- Petalo zuri, arrosa edo moreak >> 5

5 Silikula septuzabala; kuskuak lauak edo ganbilak dira, trenkada kuskuak bezain zabala eta haien paraleloa da; inoizka, silikula zabalgaitza, trenkadarik gabe (74) >> 5. TALDEA

- Silikula septuestua; kuskuak luzetara tolestuta daude, trenkada kuskuak baino estuagoa da eta kuskuak eta trenkada elkarzutak dira (75) >> 6. TALDEA

1. TALDEA [Fruitua silikua da; landareak ile urkilatu edo adarkatuak ditu]

1 Lorexakia bi gingil luzetan zatiturik dago; gingilok askeak edo elkarukitzaileak dira (76,77,79) >> 2

- Lorexakia buru-itxurakoa da, muxarratua edo bi gingil motzetan zatitua (85,86) >> 5

2 Lorexakiaren gingilak dibergenteak dira; lau angeluko silikua; petalo horiak edo laranjak; ile guztiak txalupa-itxurakoak dira, erdialdetik finkatuak (76) >> 8. Erysimum p.p.

- Lorexakiaren gingilak tenteak dira; silikua ia zilindrikoa; petalo zuriak, arrosak, moreak edo, gutxitan, horiak; ile adarkatuak, batzuetan txalupaitxurako ileekin edota ile bakunekin nahasirik (77,79) >> 3

3 Lorexakiaren gingilek lodiuneak edo adarrak dituzte, ez dute bastaorratz-itxurako mokorik; petalo arrosak, purpura-kolorekoak edo horixkak; hazi hegaldunak (77) >> 11. Matthiola

- Lorexakiaren gingilek ez dute ez lodiunerik ez adarrik, bastaorratz-itxurako mokoa dute; petalo zuriak, arrosak edo moreak; hazi hegalgabeak (79) >> 4

4 Petalo zuriak; badaude ile bakunak; lorexakiaren gingilak puntamotzak dira eta ez dira elkar-ukitzaileak (78) >> 9. Hesperis

- Petalo arrosak edo moreak; ile guztiak adarkatuak dira; lorexakiaren gingilak puntazorrotzak eta elkar-ukitzaileak dira (79) >> 10. Malcolmia

5 Petalo zuriak >> 6

- Petalo horiak edo horixkak >> 8

6 Zurtoineko hostoak pinatifidoak dira; petalo muxarratuak; barruko sepaloek oinalde ± konkortua dute (80) >> 2. Murbeckiella

- Zurtoineko hostoak osoak edo horztunak dira; petalo osoak edo moztuak; barruko sepaloek ez dute konkorrik oinaldean (82) >> 7

7 Silikua ilegabea; kuskuak ganbilak dira eta nerbio bat dute; zurtoineko hostoak ez dira besarkatzaileak; pedizelo zutituak; urteroko landarea (81) >> 6. Arabidopsis

- Silikua ilaunduna edo ilegabea; kuskuak lauak dira eta nerbio bat dute edo bat ere ez; zurtoineko hostoak batzuetan besarkatzaileak dira; pedizelo tenteak edo tente/zutituak; landare bizikorra edo urterokoa (82) >> 19. Arabis p.p.

8 Hosto 1-3 pinatisektuak (83,84) >> 9

- Hosto osoak, horztunak edo pinatifidoak (85,86,87) >> 10

9 Petaloak sepaloak baino laburragoak dira; lerro-itxurako silikua, 1 mm baino estuagoa eta bere pedizeloa baino askoz luzeagoa; hosto 3-pinatisektuak; 1 mm-tik beherako haziak; urteroko edo bi urtez behingo landarea (83) >> 3. Descurainia

- Petaloak sepaloak baino luzeagoak dira; falka-itxurako silikua, 1 mm baino zabalagoa, bere pedizeloa bezain luzea edo laburragoa; hosto 1-pinatisektuak, gingil pinatifidoekin; 2 mm inguruko haziak; landare bizikorra (84) >> 4. Hugueninia

10Zurtoineko hosto guztiak ilegabeak eta belarritxodunak dira; gela bakoitzeko haziak 2 ilaratan daude; silikuak zurtoinaren kontra estu jarrita daude (85) >> 17. Turritis

- Zurtoinaren beheko hostoak, behintzat, iledunak dira, belarritxodunak edo ez; ganbara bakoitzeko haziak ilara batean daude; silikuak ez daude zurtoinaren kontra (86,87) >> 11

11 Zurtoin eta hostoek txalupa-itxurako ileak dituzte, batzuetan izar-itxurako ileekin nahasirik; sepalo tenteak; petaloek kolore hori bizia dute; estigmak lepo-itxura du edo zerbait bilobatua (86) >> 8. Erysimum

- Zurtoin eta hostoek ile adarkatuak dituzte, batzuetan ile bakunekin nahasirik; sepaloak tente/zutituak; petaloek kolore hori oso argia dute; buru-itxurako estigma (87) >> 19. Arabis p.p.

2. TALDEA [Silikua; ile adarkaturik ez; sepalo tenteak]

1 Silikua zabalgaitzak, zeharretara giltzarteak dituztenak, edo puztuak eta arolak (88,89) >> 2

- Silikuak bi kuskutan irekitzen dira (91,92,93) >> 3

2 Silikua zapala eta laburra, bere zabalera halako 4 baino laburragoa, giltzarte bikoa; beheko gilzartea obkonikoa da eta albo bakoitzean luzakin bat du, goikoa luzanga da; mokorik ez; hosto mamitsuak; landare ilegabea; petalo lilak edo zuriak, zainik gabe (88) >> 52. Cakile

- Ebakidura biribileko silikua, gehienetan bere zabalera halako 5 baino luzeagoa, arola, edo hazien artean meharra; moko luzea; mamirik gabeko hostoak; landare ia ilegabea edo ilezurruna; petalo horiak, zurixkak edo moreak, zain saretuak dituztenak (89) >> 55. Raphanus

3 Landare ilegabeak; hosto osoak edo lausoki horztunak, oinaldean belarritxodunak (91) >> 4

- Landare ilaundunak edo ilegabeak; hostoetako batzuk, behintzat, zatituak, horztunak edo gingildunak dira (92,93) >> 5

4 Petalo horixkak; lorexakia buru-itxurakoa edo muxarratuxea da; haziilara bat gela bakoitzean (90) >> 43. Conringia

- Petalo moreak edo arrosak; gingil biko lorexakia; hazi-ilara bat edo bi gela bakoitzean (91) >> 44. Moricandia

5 Lorexakiak bi gingil luze ditu; silikuak moko zapala du, kuskuen erdia bezain luzea; 2 hazi-ilara gela bakoitzean; kuskuek nerbio bat dute (92) >> 48. Eruca

- Lorexakia buru-itxurakoa edo muxarratuxea da; silikuaren mokoa ez da zapala eta kuskuen erdia baino laburragoa da; hazi-ilara bat gela bakoitzean; kuskuek nerbio bat dute edo 3 dituzte (93,94) >> 6

6 Silikuaren kuskuek nerbio irten bat dute; 4-6,5(7) mm-ko sepaloak, alboetakoak oinaldean leunak edo konkortuxeak; 6-12 mm-ko petaloak, zain moreekin edo halakorik gabe (93) >> 46. Brassica p.p.

- Silikuaren kuskuek 3 nerbio dituzte, fruitu gaztean behintzat; 6-10 mmko sepaloak, alboetakoak oinaldean konkordunak; (10)12 mm-tik gorako petaloak, zain moreekin (94) >> 50. Coincya

3. TALDEA [Silikua; ilegabea edo ile bakunekin; sepalo tente/zutituak]

1 Silikuaren kuskuek 3 nerbio edo gehiago dituzte (2,3) >> 2

- Silikuaren kuskuek nerbio bat dute edo ez dute nerbiorik (4,5) >> 4

2 Petalo zuriak; zurtoineko hostoak bihotz-itxurakoak eta horztunak dira (1) >> 5. Alliaria

- Petalo horiak; zurtoineko hostoak ez dira bihotz-itxurakoak (2,3) >> 3

3 Silikuaren mokoa 1 cm baino luzeagoa da; kuskuak 2 mm baino zabalagoak dira eta 3-7 nerbio dituzte (2) >> 47. Sinapis

- Silikuak ez du mokorik edo oso laburra du; kuskuak 2 mm baino estuagoak dira eta 3 nerbio dituzte (3) >> 1. Sisymbrium

4 Silikuaren kuskuek nerbio bat dute, ez oso nabarmena, edo ez dute nerbiorik (4,7) >> 5

- Kuskuek nerbio bat dute, oso nabarmena (8,9) >> 8

5 Gela bakoitzean hazi-ilara bat; silikua oso zapala; kusku lauak, elastikoak, heldu ahala malgukiaren antzera kiribilkatzen direnak (4) >> 16. Cardamine

- Gela bakoitzean 2 hazi-ilara; silikua ez da oso zapala; kusku ganbilak, heldu ahala malgukiaren antzera kiribilkatzen ez direnak (5) >> 6

6 Petalo zuriak; zurtoineko hostoek hostoxka osoak edo altzodun/dentikulatuak dituzte; beheko hostoen azken hostoxka ia biribila eta oinaldean bihotz-itxurakoa da (5) >> 15. Nasturtium

- Petalo horiak; zurtoineko hostoek hostoxka horztunak dituzte; behealdeko hostoen azken hostoxka ez da ia biribila eta oinaldean bihotz-itxurakoa (6) >> 7

7 Silikua garatxoduna, oinaldetik puntarantz pixkana estutzen dena; pedizelo lodiak, silikuak baino askoz laburragoak (6) >> 13. Sisymbrella

- Silikua leuna, zilindrikoa; pedizeloak ez dira lodiak eta ia silikua bezain luzeak dira gutxienez (7) >> 14. Rorippa

8 Silikua oso zapalak, kusku lauekin; landare ilegabea; petalo zuriak edo arrosak; zurtoineko hostoak osoak dira eta oinaldean belarritxoak dituzte (8) >> 18. Fourraea

- Silikua ez oso zapalak, kusku ganbilekin; landare ilaunduna edo ilegabea; zurtoineko hostoek ez dituzte aurreko ezaugarri horiek, edo baldin badituzte, petaloak horiak dira (9,10) >> 9

9 Gela bakoitzean 2 hazi-ilara; petalo zuriak edo horiak (9) >> 45. Diplotaxis

- Gela bakoitzean hazi-ilara bat; petalo horiak (11) >> 10

10Silikuek lau angelu dituzte, ez dira torulatuak (10) >> 12. Barbarea

- Silikuak ia zilindrikoak dira, batzuetan torulatuak (11,12) >> 11

11 Hazi obalak, zapalak; hosto pinatisektuak; gehienetan hostoen oinaldeko 2 gingilek zurtoina besarkatzen dute (11) >> 49. Erucastrum

- Hazi esferikoak, ez zapalak; hostoak bakunak dira, batzuetan zurtoin-besarkatzaileak, edo zatituak dira baina oinaldeko gingilak ez dira besarkatzaileak (12,13) >> 12

12Landare glaukoak, goian ilegabeak; goiko hostoak bakunak eta besarkatzaileak dira, edo zatituak; moko haziduna edo hazigabea, puntan pixkanaka estutzen dena; petaloak 7 mm baino luzeagoak dira, inoizka laburragoak (12) >> 46. Brassica p.p.

- Landare berde-grisaxkak, iledunak goitik beheraino; goiko hostoak osoak dira eta ez dute zurtoina besarkatzen; mokoak hazi bat du eta puntan ez da pixkanaka estutzen; 7 mm-tik beherako petaloak (13) >> 51. Hirschfeldia

4. TALDEA [Silikula; petalo horiak]

1 Hosto guztiak oinaldeko errosetan daude; landare bizikorra, garak ematen dituena (14) >> 24. Draba p.p.

- Zurtoinak baditu hostoak; urteroko landarea edo bizikorra (16,18) >> 2

2 Fruitu didimoa eta zapala, betaurreko-itxurakoa (15) >> 39. Biscutella

- Beste itxura bateko fruitua, batzuetan zapala (16,18) >> 3

3 Zurtoineko hostoek oinaldean belarritxo nabariak dituzte (16,18) >> 4

- Zurtoineko hostoak oinaldean pixkanaka estutzen dira edo zurtoina erdibesarkatzen dute, eta ez dute belarritxo nabaririk (20) >> 6

4 Silikula luzanga, zabal baino hiru bat aldiz luzeagoa, zintzilikaria eta helduaroan beltzezka; lore-elkartea korinboa da; bi urtez behingo landare sendoa; zurtoinek 5 mm-tik gorako diametroa dute (16) >> 7. Isatis

- Silikula erdizirkularra edo madari-itxurakoa, bere zabalera halako 2 baino laburragoa, zutitua edo tentea, ez beltzezka; lore-elkartea ez da korinboa; urteroko edo bi urtez behingo landare mehea; zurtoinek 5 mm-tik beherako diametroa dute (17,18) >> 5

5 Silikula luze baino zabalagoa, erdizirkularra, saretua eta zabalgaitza, hazibakarra; 2 mm inguruko petalo hori biziak (17) >> 30. Neslia

- Silikula zabal baino luzeagoa, madari-itxurakoa, leuna eta zabalkorra, hazianitza; 4 mm baino gehiagoko petalo hori argiak (18) >> 29. Camelina

6 Beheko hostoak horztun/ebakiak edo pinatifidoak dira, goikoak horztunak, inoizka ia osoak; landareak ez du ilerik edo ile bakunak ditu; silikulak ez du hegalik, zertxobait zapala da edo ez da batere zapala (19,20) >> 7

- Hosto guztiak osoak dira; landareak izar-itxurako ileak ditu; silikula oso zapala, hegalduna edo ez (21,22) >> 8

7 Giltzarte biko fruituak, zimurtsuak edo garatxodunak, lore-elkartearen ardatzaren kontra estu jarrita; urteroko landarea, ilaunduna (19) >> 53. Rapistrum

- Giltzadurarik gabeko fruituak, leunak, pedizelo zutituen muturretan; landare bizikorra eta errizomaduna (20) >> 14. Rorippa p.p.

8 Fruitu hegaldunak, pedizelo kanpora-kurbatuetatik zintzilik; 2 mm-tik beherako petaloak; urterokoa (21) >> 23. Clypeola

- Fruitu hegalgabeak, pedizelo ia tenteen edo zutituen puntetan; 2 mm-tik beherako petaloak; bizikorra edo urterokoa (22) >> 21. Alyssum p.p.

5. TALDEA [Silikula septuzabala; petaloak ez dira horiak]

1 Silikula zapala, handia, 20 x 10 mm-tik gorakoa; 10 mm-tik gorako petalo moreak edo purpurak; 5 mm-tik gorako karpoforoa (23) >> 20. Lunaria

- Silikula zapala edo ez, 15 x 10 mm-tik beherakoa; 10 mm-tik beherako petaloak; ez dago karpofororik edo 5 mm-tik beherakoa da (25,26) >> 2

2 Landareak garak ematen ditu; hosto guztiak oinaldean (25,26) >> 3

- Landareak ez du gararik ematen; baditu hostoak zurtoinean (27,31) >> 5

3 Hostoek gingil luzeak dituzte, normalean hiru; petalo arrosak; landare bizikorra (24) >> 26. Petrocallis

- Hosto osoak edo horztunak; petalo zuriak; urterokoa edo bizikorra (25,26) >> 4

4 Petalo zatibituak; silikula ilegabea; urterokoa (25) >> 25. Erophila

- Petalo osoak edo muxarratuak; silikula ileduna; bizikorra (26) >> 24. Draba p.p.

5 Landareak ile adarkatuak, erdialdetik finkatuak edo izar-itxurakoak ditu; silikula apur bat handituak edo batere ez; kusku lauak edo ganbilxeak (27,29) >> 6

- Landareak ez du ilerik edo ile bakunak ditu; silikula handituak, kusku ganbilekin (30,31,32) >> 8

6 Zurtoineko hostoak horztunak dira, oinaldean belarritxodunak; fruitua zabal baino hiru bat aldiz luzeagoa da, ilegabea; estiloa ia ez da nabaritzen (27) >> 24. Draba p.p.

- Zurtoineko hosto osoak, belarritxorik gabe; fruitu ilegabea edo ileduna, gutxi gorabehera zabal bezain luzea; estilo nabaria (28,29) >> 7

7 Ile guztiak erdialdetik finkatuta daude; silikula iledunak; gela bakoitzean hazi bat (28) >> 22. Lobularia

- Ile guztiak izar-itxurakoak dira; silikula ilegabeak; gela bakoitzean 1-2 hazi (29) >> 21. Alyssum p.p.

8 Silikula zabalgaitzak, hazi bakarrarekin; kusku zimurtsuak, erdiko nerbiorik gabe; landare ilegabea (30) >> 54. Calepina

- Silikula zabalkorrak, kusku bikoak, 2 hazi edo gehiago dituztenak; kuskuak leunak dira, eta oinaldean behintzat badute erdiko nerbioa; landare ilegabea edo ileduna (31,32) >> 9

9 Lorezil-harizpiak S antzera bihurrituta daude; hazi leunak eta puntan hegaldunak; 3,5 mm-tik beherako petaloak; landareak oinaldean ileak ditu, inoizka ez du batere ilerik (31) >> 28. Kernera

- Harizpi zuzenak edo pixka bat okertuak; hazi bikordunak edo tuberkuludunak, hegalgabeak; (3,5)4 mm-tik gorako petaloak; landare ilegabea (32) >> 27. Cochlearia

6. TALDEA [Silikula septuestua; petaloak ez dira horiak]

1 Fruitu zabalgaitza, garatxoduna edo saretua, didimoa, giltzurrun- edo bihotz-itxurakoa; hazi bat gela bakoitzean (33,34) >> 2

- Fruitu zabalkorra, leuna eta beste itxura batekoa; hazi bat edo gehiago gela bakoitzean (35,37) >> 3

2 Zurtoineko hostoak besarkatzaileak eta horztunak dira; bihotz-itxurako silikulak, estilo irtenarekin; loreak zurtoin-muturretan daude, korinboitxurako panikuletan elkartuta; 2 mm-tik gorako petaloak; landare tentea (33) >> 41. Cardaria

- Zurtoineko hostoak ez dira besarkatzaileak eta gingil estu luzeetan zatituta daude; giltzurrun-itxurako silikulak, oinaldean edo bi muturretan muxarratuak; estiloa ez da batere irtena edo apur bat baino ez; loreak lukuetan daude, hostoen aurrez aurre; 2 mm-tik beherako petaloak; landare etzana edo dekunbentea (34) >> 42. Coronopus

3 Petalo erabat desberdinak (35) >> 4

- Petalo berdintsuak >> 5

4 Lore zuriak edo purpurak, korinboetan; 1,5 mm-tik gorako petaloak; estilo nabaria; zurtoin adarkatua, hosto osoak edo horztunak dituena; hazi bat gela bakoitzean; urterokoa edo bizikorra (35) >> 38. Iberis

- Lore zuriak, lukuetan; 1,5 mm-tik beherako petaloak; estiloa ez da nabaria; zurtoin bakuna; hosto gehienak oinaldean daude eta pinatifidoak dira; 2 hazi edo gehiago gela bakoitzean; urterokoa (36) >> 35. Teesdalia p.p.

5 Lorezil-harizpiek hegala dute, edo oinaldean luzakin horztun bat dute (37,38) >> 6

- Lorezil-harizpiek ez dute ez hegalik ez oinaldeko hortzik >> 7

6 Lorezil-harizpi hegaldunak; landare bizikorra, ilegabea eta oinaldean zurkara, zurtoinean hosto osoak dituena; petalo gorrixkak edo zuriak, 1 mm baino luzeagoak; silikulek hegal zabala dute (37) >> 37. Aethionema

- Lorezil-harizpi hegalgabeak, oinaldean luzakin horztun bat dutenak; urteroko landarea, ilegabea edo ileduna; hosto gehienak oinaldeko errosetan daude eta pinatifidoak dira; 1 mm-tik beherako petalo zuriak; silikulek ertzean hegal estua edo gila dute (38) >> 35. Teesdalia p.p.

7 Silikulen kuskuek hegala edo gila nabarmena dute (39) >> 8

- Silikulek ez dute ez hegalik ez gilarik (41,43) >> 9

8 Kusku bakoitzak 1-8 hazi ditu, alboan; zurtoineko hostoak besarkatzaileak dira beti (39) >> 36. Thlaspi

- Kusku bakoitzak hazi bat du, puntan; zurtoineko hostoak ez dira beti besarkatzaileak (40) >> 40. Lepidium

9 Fruituak triangelu irauliaren itxura du; zurtoineko hostoak besarkatzaileak dira (41) >> 31. Capsella

- Fruitu obala edo eliptikoa; zurtoineko hostoak, egonez gero, ez dira besarkatzaileak (42,43) >> 10

10Silikulak bi muturretan pixkanaka estutzen dira, eta estilo nabarmena dute; landare bizikorra; 1-2 hazi kusku bakoitzean; petaloak sepaloak baino 1-2 aldiz luzeagoak dira (42) >> 32. Pritzelago

- Silikulek punta biribila edo motza dute eta estiloa ia ez zaie nabaritzen; urteroko landarea; 1-10 hazi kusku bakoitzean; petalo oso txikiak, gehienez ere sepaloak bezain handiak (43,44) >> 11

11 Kusku bakoitzean 1-2 hazi; hosto pinatisektuak, 7-15 gingil zorrotzekin; landareak ez du ilerik edo izar-itxurako ileak ditu (43) >> 34. Hornungia

- Kusku bakoitzean 3-10 hazi; hosto osoak, edo pinatifidoak, 3-7 gingil desberdin eta ± kamutsekin; landareak ez du ilerik edo ile bakunak ditu (44) >> 33. Hymenolobus

Sisymbrium

    • Lore-elkarte hostoduna (loreak eta fruituak hostoen galtzarbeetan daude) (45) >> S. runcinatum Lag. ex DC. Terof., 5-40 cm. III-V. Bide-bazterrak, soro-ertzak, ezpondak eta lur harrotuko beste leku batzuk, inguru lehor eta eguzkitsuetan; 250-650 m. Ebro Harana: U. Hainbat esk.: Med.-Iranioa.
    • Lore-elkarte hostogabea (46) >> 2

There are currently no posts in this category.