Cardamine

...

Urteroko landarea; zurtoinek (0)2-6 hosto dituzte, oinaldekoak baino txikiagoak; oinaldeko errosetak loraldian iraun egiten du; 4(6) lorezil; fruituak zurtoinaren kontra jarrita daude gehienetan, eta denek, behekoek ere bai, loreak gainditzen dituzte.

Loreak

Zurtoineko hostoetan, behe aldekoetan behintzat, lakain batzuek bihotz- edo falka-itxurako oinaldea dute, eta muturrekoa giltzurrun-itxurakoa edo erdizirkularra da, (15)20 mm baino zabalagoa; errizoma luzanga da eta 2-6 mm-ko diametroa du.

Loreak

Zurtoineko hostoen lakainak oinaldean falka-itxurakoak dira, muturrekoa lineala eta obal zabala bitartekoa, 8(20) mm baino estuagoa; errizoma laburra izan ohi da, gehienez 3 mm lodi, baina inoizka luzea da, estoloiduna eta 1 mm baino meheagoa.