Sisymbrium

    • Lore-elkarte hostoduna (loreak eta fruituak hostoen galtzarbeetan daude) (45) >> S. runcinatum Lag. ex DC. Terof., 5-40 cm. III-V. Bide-bazterrak, soro-ertzak, ezpondak eta lur harrotuko beste leku batzuk, inguru lehor eta eguzkitsuetan; 250-650 m. Ebro Harana: U. Hainbat esk.: Med.-Iranioa.
    • Lore-elkarte hostogabea (46) >> 2
    • Fruituak zurtoinaren kontra jarrita daude, 2 cm baino laburragoak dira eta puntarantz pixkanaka estutzen dira; pedizeloak 2 mm baino laburragoak dira, ia fruituak bezain lodiak (46) >> S. officinale (L.) Scop. Mendaskia. Terof., 20-60 cm. III-VIII. Ortuak, bideak, arekak, ezpondak eta lur harrotuak; 0-1200 m. Ia lurralde osoa: AA. Hainbat esk.
    • Fruitu tenteak edo zutituak, ez zurtoinaren kontra jarrita, baina batzuetan zurtoinerantz makurtuta; pedizeloak 2 mm baino luzeagoak dira, fruituak bezain lodiak edo meheagoak (47,48) >> 3
    • Loreak lukuetan daude, 30 lore baino gutxiago luku bakoitzean; fruituen pedizeloak zuzenak dira, fruituak bezain lodiak; fruituak zilindrikoak dira goitik beheraino, luze-luzeak, 7-18 cm-koak (47) >> 4
    • Loreak lukuetan daude, 30 baino gehiago luku bakoitzean; fruituen pedizeloak zuzenak edo barnera-kurbatuak dira, fruituak bezain lodiak edo meheagoak; fruituak bi muturretarantz pixkana estutzen dira eta gehienetan 7 cm baino laburragoak dira >> 5
    • Fruituak 7-10 cm luze dira, tente/zutituak edo zutituak, zuzenak edo okerxeak, iledunak edo ia ilegabeak; urteroko landareak (47) >> S. orientale L. [S. columnae Jacq.] Terof., 30-100 cm. III-VII. Bide-bazterrak, arekak, soro-ertzak, etzeak; 0-1200 m. Ebro Harana: U(A); haran atlantikoak eta arroak: B. Hainbat esk.: Med.-Iranioa.
    • Fruituak 11-18 cm luze dira, zintzilikariak, okerrak, ilegabeak edo ia; landare bizikorrak edo bi urtez behingoak (48) >> S. macroloma Pomel [S. orientale L. subsp. gaussenii (Chouard) O. Bolòs & J. Vigo, S. longesiliquosum Willk.] Hemikript., 40-100 cm. IV-VII. Labar-oinak eta abere eta piztiek nitrogenatutako harpeak; Ca; 600-1200 m. Pirinioak, tarteko eta hegoaldeko mendiak: B. Orof. Med.
    • Pedizelo harikarak, iledunak, sepaloak baino 2-5 aldiz luzeagoak; fruitu gazteak loreak baino luzeagoak dira (49) >> S. irio L. Terof., 10-50 cm. II-VII. Hormak, arekak, etzeak, bide-bazterrak, lur harrotu eta nitrogenatuak, labar-oinak; 0-900 m. Arroak, Ebro Harana, Pirinioak, tarteko eta hegoaldeko mendiak: A; haran atlantikoak: B. Hainbat esk.: Med.-Iranioa.
    • Pedizelo lodiagoak, ilegabeak, sepaloak baino 1-3 aldiz luzeagoak; fruitu gazteak ez dira loreak baino luzeagoak (50) >> 6
    • Fruitu ilegabeak, (30)50-80 mm luze, zuzenak edo pixka bat okerrak; petalo oso handiak, 7-10(14) mm-koak; goiko hostoak osoak dira, estuak, lantza-itxurakoak (50) >> S. crassifolium Cav. Terof., 30-70 cm. III-VI. Soro-ertzak, ezpondak, larre lehorrak, inguru lehor eta eguzkitsuetan; 250-800 m. Ebro Harana eta tarteko mendien ekialdeko erdia: BB. Med. W.
    • Fruitu iledunak edo ilegabeak, 6-40(50) mm luze, gehienetan oso okerrak; 3,5-6,5 mm-ko petaloak (inoizka handiagoak); goiko hostoak zatituak edo ia osoak dira (51) >> S. austriacum Jacq. Hemikript., 20-60 cm. IV-VIII.
    • A. Fruituak 6-20(25) mm luze dira, gehienetan iledunak; 5-10 mm-ko pedizeloak; goiko hostoak zatituak dira; landarea behealdean ia ilegabea da, baina goialdean eskuarki ileduna, ile kizkurrekin (51a) >> subsp. chrysanthum (Jordan) Rouy & Fouc. Abereen egonlekuak, saroi inguruetako larreak, lur harrotuak basoetako soiluneetan, labar-oinak, karstetako arrailadurak, ibai-bazterrak; 0-2300 m. Ia lurralde osoa: A. Orof. Eur. W.
    •  Fruituak (25)30-50 mm luze dira, gehienetan ilegabeak; 4-6 mm-ko pedizeloak; goiko hostoak zatituak edo ia osoak dira; landarea, gehienetan, behealdean ileduna da eta goialdean ilegabea edo ia (51b) >> subsp. contortum (Cav.) Rouy & Fouc. Arekak, soro-ertzak eta larreetako lur harrotuak; 800-900 m. Pirinioak eta tarteko mendiak: BB. Med. W.
    • OHARRAK.– Tarteko eta hegoaldeko mendietako populazio batzuk subsp. chrysanthum subespeziean sar litezke, baina ezaugarri bereziak dituzte, alegia, petalo handiak (7-10 mm), eta landare osoa ia ilegabea izatea; var. macropetalum Uribe-Echebarría taldekoak dira.

Sisymbrium austriacum chrysanthum, Latasa aldean

Sisymbrium austriacum: fruitu iledunak edo ilegabeak, 6-40(50) mm luze, gehienetan oso okerrak; 3,5-6,5 mm-ko petaloak (inoizka handiagoak); goiko hostoak zatituak edo ia osoak dira. Subsp. chrysanthum: fruituak 6-20(25) mm luze dira, gehienetan iledunak; 5-10 mm-ko pedizeloak; goiko hostoak zatituak dira; landarea behealdean ia ilegabea da, baina goialdean eskuarki ileduna, ile kizkurrekin.