hemikriptofitoa

Begiak substratuaren arrasean daude. Talde honetako guztiak belarkarak dira. Aibideak: Veronica serpyllifolia, Taraxacum gr. officinale, Plantago media.

...

Landarea zeta-antzeko ile adpresoz estalita dago; loreen pedizeloak aldameneko hostoa baino laburragoak dira.

...

Korolak (18)20-30 mm luze dira; kalizaren beheko hortza 4-7(9) mm luze da, hodia bezain luzea, gutxienez; hosto-txortenaren hegalak (1.5) 1.8-4 mm zabal dira; estipulak 1-11 mm zabal.

...

Hosto distiratsuak, batzuetan ziliodunak nerbioetan eta ertzetan, inbulukruak 25 mm-tik gorako diametroa izan dezake; inbolukruaren brakteak berdexkak edo marroi ilunak dira, ez oso gogorrak, ganbilxeak, kanpokoak dekurrenteak zorroaren gainean.

Loreak
Loreak

Lore-elkartea korinboa da; 6-15(19) mm-ko petalo bioleta-urdinxkak.

Lorea

Inbolukrua 10-15 mm luze da; braktea gehigarriak 12.20 dira.

Lorea
Loreak

Korola zuriak, gila eta hegalak ia luzera berekoak dituztenak; lekek saihets saretuak dituzte.

Loreak

Hostoak aurkakoak dira, berdexkak bi aldeetatik, txortendunak, erdizirkularrak edo oinaldean falka-itxurakoak, ertzetan lauak; zurtoinak ilaundunak dira eta trikomak dituzte, bakunak, luzeak eta zutituak; kaliza berdexkak; lore-hostoak loreak baino luzegoak dira. Hostoak 8-11 mm zabal; hosto-txortena luzea da, eta orria oinaldean falka-itxurakoa; kolore bakarreko loreak, zuri-horixkak.

Loreak

Landare belarkara; lore purpurak edo arrosak; 8-15 mm-ko kliza, ile zurrun +- ugariz estalita, brakteatxoak bezala; hosto zerradunak, obatu/lantzeolatuak, azpitik berdexkak; lantza-itxurako brakteatxoak, zerradunak, puntan pixkanaka estutuak.