hemikriptofitoa

Begiak substratuaren arrasean daude. Talde honetako guztiak belarkarak dira. Aibideak: Veronica serpyllifolia, Taraxacum gr. officinale, Plantago media.

Ginbaila zabalik

Fruituak 2-4 mm luze dira, ezten zurrunak dituzte eta 1-2 mm-ko estiloak dituzte; beheko eta erdiko hostoak gehienetan arrautza- edo triangelu-itxurakoak dira. Muturreko ginbailek (3)5-10(15) cm-ko diametroa dute, eta kanduen puntak pixkat zabaldurik dituzte; gehienetan ezten-puntek 1-3 hortz erreflexu dituzte.

Bellis perennis

Hostoak obobatuak/espatula-itxurakoak dira, txortenean kolpetik estutzen dira, eta nerbio bat dute; inbolukruaren brakteak 3-5 mm-koak dira, kamutsak; 4-8(11) mm-ko ligulak.

No photo

Landareak, eskuarki, bi urtez behingoak dira; hostoek (1)2-5 cm-ko litsak dituzte, ile-antzekoak, bigunak; (2)3-7 cm-ko hosto-zorroak; ginbailak muturretan egon ohi dira, eta (6)12-25(30) erradio dituzte; fruitu gozoak.

No photo

Hostoek txorten estua dute, orriaren erdia bezain luzea gutxienez; lorezil-harizpiak marroi beltzezkak dira, 3 mm baino laburragoak; loreak marroiak dira, ez dira ikusgarriak; kapsulek 6-30 hazi dituzte; haziak 1,5 milimetro baino laburragoak dira. Hostoek 5-9 nerbio dituzte eta orria moztua edo bihotz-itxurakoa dute; galburu puntaestuak; kapsulek 10 hazi baino gutxiago dituzte; 1,2-1,5 mm-ko haziak; landare bizikorra.

Lore eta hostoak

Hosto kamutsak edo ez oso zorrotzak, zimurtsuak, nerbio-sare nabarmena dutenak; hosto-azpiek ile adarkatuak dituzte.

Loreak

Korolak purpura-kolorekoak dira, goiko ezpaina osoa dute eta hodia kaliza baino luzeagoa dute; oinaldeko hostoak luzana/lantzeolatuak dira; lore-elkartearen oinaldeko brakteak lineal/luzangak dira.

Loreak

Zurtoineko hostoak eseriak dira; azken mailako hosto-lakainak estuak eta oso zorrotzak dira.

...

Korola zuriak edo horixkak, 15-17 mm-koak; goiko hostoak gingildunak edo pinatipartituak dira; kalizaren beheko ezpainak lerro-itxurako hortzak ditu; zurtoin eta hostoek ile zuri asko dituzte.

...

Korolaren goiko ezpaina ilegabea da eta puntan 2 hortz dituen moko laburrean amaitzen da; beheko brakteak bakarrik dira loreak baino luzeagoak; kalizaren hortzak osoak dira, edo bestela luzakin hostokara dute, +- zatitua.