hemikriptofitoa

Begiak substratuaren arrasean daude. Talde honetako guztiak belarkarak dira. Aibideak: Veronica serpyllifolia, Taraxacum gr. officinale, Plantago media.

Loreak

Lore-elkartea muturreko galburua da, lore-multzo handiekin brakteen galtzarbeetan; 2-9 cm-ko hostoak, aurkakoak edo bertizilatuak; landare iletsua, normalean.

Teucrium scorodonia, Aralar, Uztailean

Kalizak ezpain bi ditu eta goiko hortza besteak baino askoz handiagoa du; korola zuri-horixka; hostoek txorten luzea dute, orriaren oinaldea bihotz-itxurakoa edo moztua dute eta gehienetan nerbio-sarea dute.

Loreak

Korolak kanpo aldean ez du guruin-ilerik eta oinaldean estua da; kapituluek 15-35 mm-ko kandua dute.

No photo
...

Sustrai lodia, arbi-itxurakoa; loreak luku estuan daude; pedizeloak loreak baino laburragoak dira eta brakteatxoak oinaldetik sortzen zaizkie; kalizaren hortzak tente daude eta gehienetan ez dira zerradunak; korolaren herena zatiturik dago.

No photo
Loreak

Hosto-gainak berdexkak dira, eta hosto-azpiek eta landare osoak ilupa grisaxka dute, mehea eta iraunkorra; zurtoinaren goialdea angelutsua da; panikulak adar tenteak ditu; korolek 15-20 mm-ko diametroa dute.

Lorea

Kardilaun labur-laburra, gehienez 1 mm luze; brakteen luzakinak marroiak izan ohi dira, triangeluar/lantzeolatuak, eta ez dituzte erabat estaltzen brakteak; erdialdeko hostoak gehienetan estuak eta lantza-itxurakoak dira.

Loreak

Zurtoineko hostoak estuak eta luzangak dira, 3-5 cm luze, lakainak ez dituzte denak plano berean, eta lehen mailako 15 lakain baino gehiago dituzte; inbolukruaren brakteak ia ilegabeak dira.

Lorea

Korola urdinak edo bioletak, inoizka albinoak, 10-15 mm-koak; hosto guztiak osoak edo oxkardunak dira; kalizaren beheko ezpainak lantza itxurako hortzak ditu; zurtoin eta hostoek ia ez dute ilerik edo ile leun bakanak dituzte.