Begiak substratuaren arrasean daude. Talde honetako guztiak belarkarak dira. Aibideak: Veronica serpyllifolia, Taraxacum gr. officinale, Plantago media.
Hosto txorten estua, orria baino luzeagoa gehienetan; orri erdizirkularra, oinaldean bihotz-itxurakoa edo moztua, bi aldeetan ileak dituena, alde bakoitzean 7 hortz baino gehiago izan ohi dituena; landare sendoa, gehienetan 20 cm-tik gorakoa.
Akenio zintzilikariak, pedizelo luzearekin eta 3-4 hegalekin; lorezil-harizpiak anterak bezain zabalak dira gutxienez; lore-elkartea ikusgarria da, lorezil arrosak dituelako.