hemikriptofitoa

Begiak substratuaren arrasean daude. Talde honetako guztiak belarkarak dira. Aibideak: Veronica serpyllifolia, Taraxacum gr. officinale, Plantago media.

Landarea

Txortena berdea da osorik, edo bestela oinaldean gaztaina-kolorekoa da; frondeak 10(15) cm baino laburragoak dira; indusioek ertz ziliodun/zirrindaduna dute.

Loreak

Hostoek 1-15 hostoxka dituzte, guztiz desberdinak hostoetako batzuetan; xixku-itxurako kaliza puztua, batzuetan kolore bikoa; korola horia, purpura edo arrosa; gila kalizaren hortzak baino luzeagoa eta estandartea baino laburxeagoa da.

No photo

Landare sendoak; 50-200 cm-ko zurtoin emankorrak; hostoak 8-16(20) mm zabal dira; 60-200 mm-ko galburu emeak; galburu arra emeetatik bereiz dago.

Lore eta hostoa

Lore guztiek edo gehienek 4 sepalo eta 4 petalo dituzte; karpelo gutxi, 4-14(17) lore bakoitzeko.

Landarea

Hostoen lakainak obal/eliptikoak dira eta gehienetan hortz gutxi dituzte, punta alderantz elkar-ukitzaileak; alboetako lakainek oinalde simetrikoa edo zertxobait asimetrikoa dute, eta oinaldeko ertzen angelua 90º baino estuagoa dute.

Cruciata laevipes, Ilarduia aldean

Zurtoinek ile zutitu asko dituzte; kandu iledunak, hosto-antzeko 2 braktearekin; hostoak adabetarteak baino askoz laburragoak izaten dira.

Lore eta hostoak

Sepalo zutituak edo erreflexuak loraldiaren ondoren; errezeptakuluaren ardatzak ez du beste ilerik oinaldean daukan ilezko eraztuna baino; herrestadarren adabegi gehienek braktea dute.

Loretan, marxoaren erdialdean

Petalorik gabeko loreak; 4 sepalo; 8 lorezil; lore-elkarteek braktea handiak dituzte, eliptiko/biribilak, loreak gainditzen dituztenak.

Lorea

Petaloak sakonki zatiturik daude 4 lits desberdinetan; kaliza 6-12 mm luze da; lore-elkarte laxoa, 8 mm-tik gorako pedizeloekin; zurtoinek oinaldean ile mehe eta leun bakanak dituzte.

Lore eta hostoak