Eguerdimuño

Enviado por inaxio el 2022, Agosto 30 - 20:22.
Altitud 1107 m
Sistema
Ubicación ED50 30T X.588867, Y.4756460
WGS84 42.953735 N, -1.911843 E.
Puntos de partida Madotz
Cerca ATA 7 tumulua, ERROLDAN HARRIA zutarria, ATA 6 tumulua, ATA 5 tumulua, Akier mendia, Sollaundi mendia, SOLLOAUNDI tumulua, Agiriko eliza eliza, AGIRI trikuharria, ATALDE trikuharria, ATA trikuharria, ATA 4 tumulua, ILUNBETAKO ARRATE trikuharria, ATA 3 tumulua, Ziniku mendia, Irumugarrieta eraztun-tumulua, SEAKOAIN 2 ipar trikuharria, SEAKOAIN 1 hego trikuharria, ATA 2 tumulua, ATA 1 tumulua, Atako eliza eliza, ZIÑEKO GURUTZE trikuharria, ARMENDIA trikuharria, Lizarrandigañe 1 Este* trikuharria, Lizarrandigañe 2 Oeste* trikuharria, IZEÑITURRI trikuharria, Basaran mendia, ARRATE BERRI trikuharria, TXURITXOBERRI trikuharria, ARRANAZPIETA trikuharria.
Provincia Nafarroa.
Categorías Euskal Mendiak.
images
Eguerdimuño
Tontorra, Eguerdimuño ©inaxio

Akier mendiaren mendebaldeko bizkarraren segidan gailentzen den hurrengo tontorra da Eguerdimuño, doi-doi ageri dena basoaren gainean. Izena itxuraz zalantzazkoa da. Berriki "Akier" dioen txartelontzi bat jarri diote tontorrean, baina SITNAko kartografia eta toponimiari begiratuz gero, Eguerdimuño egokiago datorkiola ematen du. Bestetik, era honetako izenak ez dira arraroak itxura honetako mendi zorrotzak herri baten ortzemugan "eguerdian" tokatzen direnean, alegia, eguzkia bere paretik pasatzen denean mendiak "ordua" erakusten baitie herri horretakoei (hortik gazteleraz, esaterako, "Peña del mediodía", "Peña de las Once", e.a.). Mendiaren parean, Iparraldean, zein herri dauden begiratzen hasiz gero, hor ikusiko duzue, esaterako, Iribas (han galdetu behar ea nola deitzen dioten).

Baina izenak izen, Akierreko joan-etorria motz geldituz gero ibilbidea osatzeko oso egoki gelditzen den tontorra da. Hura bezala zakar xamarra da hau ere, bidearekin asmatu beharra dago sasi artean ez bukatzeko.

Imágenes