BasaranEnviado por zuriain el 2019, Septiembre 6 - 13:32.
![]() Basarango gailurra ©zuriain Mendukilo koben gainean dagoen mendia dugu Basaran. Harpeak iradokitzen duen bezala, inguru karstikoa da nagusi Aralarko ekialde honetan. Baso zabalen ingurua ere bada, eta seguruenik bertako erliebe nahasiak zerikusia du oihanak hain egoera onean irautearekin. Erliebe horrek berak oztopoak jarriko dizkigu gailur bakarti honetara iristeko, inguruko bide bakanek ez baitute tontorraren inguruetara iristen. Horregatik lapiazen gainean saltoka ibili beharko dugu tarte askotan. Komenigarria beraz GPSa eramatea eta eguraldi hezea saihestea.
|
![]() |
Basaran ibilbidea
Kaixo Inaxio.
Bai hala da, orain dela hilabete batzuk izan nintzen bertan eta zuk diozun moduan borrokan ibiltzeko eta laberinto batean aritzeko mendia da. Biderik gabekoa eta intuizioa erabiltzekoa.
Besterik gabe ongi izan.
Erronkak gustuko dituzten mendizale zailduentzako
Ez da ez erraza bide egokiarekin asmatzea, ez baitago biderik. Eremu karstiko zakar batek inguratzen du tontorra eta labirinto horretan basoa nahiko bakanduta dagoenez, tarte batzuetan belarra eta beste batzuetan sasia gailenduta dago. Nahiko erraz heldu naiz halere Ekialdetik eta bideren bat bilatzen saiatu naiz itzulerarako: alferrik. Sasi guztien gainetik eta... batzuetan azpitik ibilita lortu dut Astitz aldeko bidera itzultzea, ordubeteko gatazkaren ondoren. GPSa, makila, praka gogorrak eta guraizeak komeni. Esandakoa, zaildutako mendizaleentzat bakarrik!