Peñarroya

Enviado por zuriain el 2021, Agosto 12 - 14:01.
Altitud 992 m
Sistema
Ubicación ED50 30T X.656931, Y.4728989
WGS84 42.695511 N, -1.085425 E.
Puntos de partida Nabaskoze
Cerca CLAVERITO trikuharria, Puyalote mendia, Leziñera mendia, PUNTALLO DE LAS CAPEZAS trikuharria, PASO MUERTO trikuharria, BALSA del PORTILLO de OLLATE trikuharria, PORTILLO DE OLLATE * trikuharria, PORTILLO DE OLLATE 2 trikuharria.
Provincia Nafarroa.
Categorías Euskal Mendiak.
images
Peñarroya
Peñaroya, Benasako behatokitik ©zuriain

Ekialdean, Benasako arroila bitan banatzen duen gandor ikusgarria dugu Peñaroya. Egiaz, malkar zorrotz hau Turendo mendiaren adar bat da, mendebalderantz luzatzen dena. Pinudi zabalek estaltzen dute mendi hau eta, harrigarriro, bide polit batek Coronasko errepidetik ekialdeko leporaino eramanen gaitu zailtasun handirik gabe. Gailurrerainoko azken metroak, ordea, nekez eta pekez eginen ditugu, karstak eta landaretza desatseginak elkar hartuko baitute gure hankak desegiteko. Honelako mendi bakarti gehienetan bezala, inor gutxik zapalduriko gailur batean egoteko saria jasoko dugu.

Imágenes

***

***

***

****

***

***

***

Izenaren idazkera

Ez dakit -i- ala -y- den euskaraz ortografia zuzena, baina ziurra da -rr- behar duela, ez -r-. Peñarroya (Peñarroia?), alegia. Ez da *Peñaroya. Ofizialki Peñarroya da. Jon

Zuzendu dut. Eskerrik asko

Zuzendu dut. Eskerrik asko abisuagatik!

Inguru basatia.

Kaixo mendizaleok.
Aurrekoan izan nintzen inguru hauetan eta Peñarroiaraino iritsi nintzen. Jakin bi aukera daudela, bata Benasako aparkalekutik ateratzen den pista hartu eta une oro bertatik joatea ordubete luzeko ibilbidean, eta behin hegoaldeko lepoan zaudetela, ezkerrean harripila batek markatzen duela tontorrerako bidea, non ehiztariek plastikozko zintak ipini dituzten eta galtzeko arriskurik ez dagoela, 5-10 minutuan tontorrean zaudete. Eta beste aukera da Benasako aparkalekutik ere abiatu eta gutxira seinalatua dagoen arroilatik doan bidea hartu eta pistaraino eramaten gaitu, inguruko paisaiaz gozatuz.
Oharra: Jakin Benasako aparkalekuan berebila uztekotan, ordaindu behar dela, hori bai oso goiz joaten bazerate, ez ordaintzeko aukera dezutela, baina itzulera ere ezin askorik luzatzekotan.
Ongi izan.