Alto de Saleras

Enviado por zuriain el 2020, Julio 13 - 11:18.
Altitud 910 m
Sistema
Ubicación ED50 30T X.619809, Y.4723675
WGS84 42.654357 N, -1.539585 E.
Nombres alternativos Palomar
Puntos de partida Iratxeta, Leotz
Cerca Iratxetako muga mendia, Alto de Borda Larga mendia, Natividad eliza, Natividad eliza, San Esteban eliza, Iratxeta garaia.
Provincia Nafarroa.
Categorías Euskal Mendiak.
images
Alto de Saleras
Gurutzea errepidearen gainean ©zuriain

Ezkaran eta Sierra sakanen artean, Saleras gaina dago. Monte de Arriba eta Borda Larga bezala, bizkar luze bat da mendilerroaren ardatz nagusitik ernetzen dena. Pinudi sarri batek estaltzen du mendiaren bazter gehienak, baina tontorra libre eta garbi egonik, paisaia interesgarria ikusiko dugu bertatik. Horrek eta bide egokiak tontorreraino egoteak txango eder bat segurtatuko digu.

Imágenes

****

***

***

***

Igoera

Kaixo mendizaleok:
Atzo izan nintzen inguru hauetan eta abiapuntua, errepide ondoko gurutzea, argazkikoa, izan zen. Hasiera batean bidetxurretatik gora pista nagusi batera iritsi arte. Hemen, norabide bera jarraitu eta ezkerrera ateratzen diren lehenengo bi pistei kasurik egin gabe jarraitu eta gutxira hirugarrena hartu ezkerrera, txabola erori bat dago erreferentzi gisa. 15 minutura ekialdeko lepoan egongo zarete. Orain, mendebalderantza basoan sartu une batez gorantza, txarrantxa ahal den lekutik pasa eta tontorrera iritsiko zarete gutxira. Paisaia zoragarria da, baina, dena erreta eta belztuta zegoen, suposatu nahi dut pasa den urteko ekaineko suteen ondorioz izango zela.
Ongi izan.