Endaizburu

Enviado por inaxio el 2017, Marzo 5 - 11:38.
Altitud 733 m
Sistema
Ubicación ED50 30T X.570689, Y.4780488
WGS84 43.171983 N, -2.131616 E.
Nombres alternativos Enaizpuru
Puntos de partida Alkiza, Larraul
Cerca ITXURAIN tumulua, Irumugarrietako Harkaitza mendia, Aizpel mendia, Uraitz mendia, Hernio mendia, Herniozabal mendia, Alkiza herria, San Martin eliza.
Provincia Gipuzkoa.
Categorías Euskal Mendiak.
images
Endaizburu
Tontorra ©inaxio

Hernioren bizkar luzeari IEtik eusten dioten bigarren mailako mendi horietako bat da Endaizburu, Irumugarrietako Harkaitza bezala. Gailurrean bi muino bereizten dira, bata bestetik 100 bat metrora, apenas gora-beherarik gabeko lepo batez lotuak. Bata, HMkoa, larre eremu zabal batez osatuta dago eta irekia da (-2.13262756, 43.1711970, 731 m.), ikusmira zabalekoa; bestea, IEkoa, karaitzezko eremu zakar batek osatzen du eta basoak eta sasiak estaltzen dute. Bigarren honetan dago gailurreko gunerik gorena, baina metroren bat edo besteren aldea besterik ez dago bien artean. Ez da txartelontzirik ageri bertan (2017ko urtarrila), baina bai hura jartzeko leku egokia, basoak IEan uzten duen gune ireki batean datzan harkaitz batean.Bertara abiatzeko leku egokiena Alkiza da, bai baitira zenbait bidezidor handik abiatu eta Itzulegi aldean, bere Hegoaldeko hegian biltzen direnak. Ibilbide luzeago bat osatu nahi izanez gero, Irumugarrietako Harkaitza nahiz Ernio aldeko gainak (Aizpel, Uraitz, Hernio, Herniozabal ) gertu eta nahiko egoki gelditzen dira.

Imágenes

***

***

***

***

***

***

***

***

****

****

***

***

***

***