Irumugarrietako Harkaitza

Enviado por inaxio el 2017, Enero 5 - 16:15.
Altitud 809 m
Sistema
Ubicación ED50 30T X.569502, Y.4780713
WGS84 43.174121 N, -2.146192 E.
Nombres alternativos Hernio Txiki, Herniotxiki.
Puntos de partida Larraul, Alkiza.
Cerca Hernio mendia, Aizpel mendia, ARRETXE etxola hondoa, Endaizburu mendia, ITXURAIN tumulua, ZAINGO ORDEKA trikuharria, ZAINGO BIZKARRA trikuharria, Gazume mendia, Uraitz mendia.
Provincia Gipuzkoa.
Categorías .
images
Irumugarrietako Harkaitza
Hirumugarrietako Harkaitza tontorra ©inaxio

Hernio handiari eusten dioten saihetseko mendi horietako bat da Irumugarrietako Harkaitza eta haren IEko izen bereko lepoaren gainean nabarmentzen da. Bere tontorra Larraul aldean hasten den mendikate baten azken muturra da, eta huraxe da abiapuntu egokiena, bertatik abiatzen baita PR egoki bat, Irumugarrietako leporaino etorri eta mendia inguratzen duena. Badira mendikate berean beste hiru tontor aipagarri: Murgil, porlanezko gurutze batez koroatua; Almitxuri, larre garbiko muinoa eta Mullegi (Mugallegi), erpin geodesiko batez seinalatua.

Irumugarrietako Harkaitzaren gailurra bera karaitzezko gandor batez osatuta dago eta hari ere hainbat mutur nabarmentzen zaizkio. IEko muturrari Lupatseko Harkaitza deritzo eta bien artean gora-behera gutxiko karaitzezko bizkar hautsi bat luzatzen da, pago, urritz eta elorri artean. Betere zibilizatu gabeko gaina da: tontorrean ez dago harripila bat baino; ez da bidezidor nabarmenik, ez elementu geodesikorik eta ez txartelontzirik. Hainbat bidezidor heldu da ordea Irumugarrietako lepora eta salto batean heldu zaitezkete handik tontorrera. Errazegia irudituz gero bere IEko bizkarrean gora igo zaitezkete, urratsak karaitz muturretan emanez, bide arrastoetatik at.

Imágenes

***

****

***

***

***

***

***

****

***

****

***

***


****

***

***

****







****