Iñarmeakako kaskoa

Submitted by zuriain on 2016, Abril 1 - 13:24.
Altitud 628 m
Sistema
Location ED50 30T X.611687, Y.4781441
WGS84 43.175621 N, -1.627148 E.
Nombres alternativos Sarasola
Puntos de partida Sunbilla, Bertizko parkea
Cerca Ezkirin mendia, Irubagoeta mendia, AIANTSORO 4 mendebal trikuharria.
Provincia Nafarroa.
Categorías Euskal Mendiak.
images
Iñarmeakako kaskoa
Bertizko muga, Iñarmeakako gailurrean ©zuriain

Bertizko parkea inguratzen duten mendiek ferra baten antza dute, hegoaldean irekita dagoelarik. Aizkolegi eta Legate izanik mendirik altuenak eta ezagunenak, beste gainak ahazturik gelditzen dira, eta gehienez ere ospe handiagoko horietara bidean pasatzen dira, bide bazterretik pasatu ere.
Hala ere, Bertizko basoa eta ingurumariak hobeki ezagutu nahi izanez gero, eta mundu guztiak ibilitako bideetatik aldendu nahi izanez gero, hainbat gain izanen ditugu eskura parkearen inguruan.
Iñarmeaka da horietako bat. Bai parkea inguratzen duen mendikateko sokatik, bai Sunbillatik, txango ederra eginen dugu, baso zabalak zeharakatuz eta bide zaharretan barrena ibiliz.
Gailurretik ezer gutxi ikusiko dugu, pagadiak gain osoa hartua baitu: mendi aproposa beraz bero egunetan hurbiltzeko.

Imágenes

****

***

****

***

***

***