Ezkirin

Submitted by zuriain on 2009, Agosto 12 - 10:20.
Altitud 643 m
Sistema
Location ED50 30T X.612706, Y.4781782
WGS84 43.178533 N, -1.614537 E.
Nombres alternativos Añolatz
Puntos de partida Bertiz, Plaxazeiaiko lepoa, Sunbilla
Cerca Iñarmeakako kaskoa mendia, AIANTSORO 2 ipar trikuharria, AIANTSORO 3 ipar tumulua, AIANTSORO 1 ekialde trikuharria, AIANTSORO 5 hego tumulua, AIANTSORO 4 mendebal trikuharria.
Provincia Nafarroa.
Categorías Euskal Mendiak.
images
Ezkirin
Ezkirin (Añolatz), gailurra ©zuriain

Bertizko jaurerria ipar-ekialdetik mugatzen duten mendiak nahiko ezagunak dira: Legate, Larratzu, Aizkolegi... Askoz ere ospe apalagoa dute ordea Bertizko mendebaldeko muga osatzen dutenek, Oteitzoiana eta Meateko Kaskoa salbu.
Aizkolegitik hego-mendebalderantz mendikateak altuera galdu eta basoa jabetzen da hegi eta bizkarrez. Bertizko muga gainez gain eta lepoz lepo dabil, burdin-hesi eta lauza handiekin markatua. Ezkirin, Suspiro eta Meateko lepoak dira mendikate apal honetako igarobideak, eta haietaraino iristen dira bide garrantzitsuenak bai Bertizko parketik bai inguruko herrietatik.
Mendikatean, iparretik hegoalderantz, hainbat gain aurki ditzakegu: Paretazar (803m), Ezkirin-Añolatz(643m), Iñarmeakako Kaskoa edo Sarasola (637m) eta Irubagoeta (566m). Zenbat eta hegoalderago, orduan eta zabalago basoa, Meateko lepoan zuhaitzak desagertu eta paisaia zabaltzen ikusiko dugu.

Imágenes

***

****

****

***

****

****

****

***

****

***

***

***

uou!, ze kolore polittak!

uou!, ze kolore polittak! ibilia naiz inguru horretan, baina perretxikoekin distraitzen naiz segituan. :-)

Milesker, Inaxio! Bi egun

Milesker, Inaxio! Bi egun desberdinetan ateratako argazkiak dira, batzuk udaberri amaieran eta gainerakoak aurreko igandean. Ohi bezala, interesgarria iruditu zitzaidan mendi ez oso ibili hauei orrialde bat eskaintzea... ea jendea animatzen den Saioa eta Aditik aparteko mendiak igotzera!