Arbasamendi

Enviado por zuriain el 2015, Marzo 13 - 09:47.
Altitud 947 m
Sistema
Ubicación ED50 30T X.631019, Y.4747702
WGS84 42.868819 N, -1.397304 E.
Nombres alternativos Piedras de Asnotz
Puntos de partida Nagore, Espotz, Zandueta
Cerca San Juan Bautista eliza, Ukua mendia, San Vicente eliza, Artziko Santa Maria ermita.
Provincia Nafarroa.
Categorías Euskal Mendiak.
images
Arbasamendi
Arbasamendiko gailurra (948m) ©zuriain

Larrogain eta Aintzioako Harrien hegoaldean Labia mendilerroak altuera eta erliebea galtzen du, baina Ekietako pinudietan galdu aurretik, Ukua eta Arbasamendiko gandorrak altxatzen ditu, azken erronka gisa.
Herrixka erdi despopulatuen eskualde batean gaude, eta bizirik irauten duten herriak aspaldi hil zirenen hondakinen ondoan bizi dira: Alotz, Zazpe, Gurpegi, Esnotz... galdutako mundu baten berri ematen digute.
Gain ederra da Arbasamendi, haren perfil liraina zirraragarria da Karrobideko tuneletik ateratzean. Iparralderago, Peñaondoko lepoak Maldandi edo Azerizulo gain apalagoa dago, txango eder baten osagarria izan daitekeena.
Zonalde honetako bideak ez daude oso garbi, eta ez da gomendagarria xendra urrietatik ateratzea, sasietako infernu batean amaitu nahi ez badugu. Ukua-Arbasamendi zeharkaldia, adibidez, altuera galduz eta pistatik egitea gomendatzen dut, nik behintzat ez banuen bide zuzenik aurkitu.

Imágenes

***

***

***

***

***

***

**

***