Ukua

Enviado por inaxio el 2005, Junio 9 - 22:18.
Altitud 1061 m
Sistema Labia
Ubicación ED50 30T X.629645, Y.4747960
WGS84 42.871366 N, -1.414051 E.
Nombres alternativos Peña Uroa
Puntos de partida Artzi, Espotz, Nagore, Zuntzarren.
Cerca KABILARTE trikuharria, Arbasamendi mendia, Oiartzabal mendia, Purisima Concepcion eliza, Espotz herria, San Martin eliza, San Juan Bautista eliza, Laxkar mendia.
Provincia Nafarroa.
Categorías EHMK.
images
Ukua
Txartelontzia ©zuriain

Gandorraren ertza doi-doi ageri da basoaren gainean iparraldeko isurialdean. Ez dirudi mendizaleen arreta gehiegi erakartzen duenik, ez da nabari behintzat arrasto nabarmenik tontorraren bila. Tontorrean ezpela da nagusi lapiaz hautsiaren gainean eta arreta jarri beharra dago tontorra aurkitzeko, nahiko eremu laua baita. Handik Elkeren ikuspegi polita ezagutu daiteke. Larrogain eta Aintzioaren soslai bihurria ere ikusgarria da, zeharka ikusita ere, iparraldean, mendi kate berean.

Imágenes

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

**

Related nodes

Eskuinetik

Oraingoan bai. Espoztik hegoaldera, pista zabala hartu eta bidegurutzean aurrera eskuineko pista zabaletik eta gero ezkerrera, edo bestela erdikotik (pista ere ez dena): leku berera heltzen da. Jarraitu hegoaldera pista zabaletik eta ezkerretik aurrera igotzen den lehen pistatik (belarrezkoa) ez sartu, aurrerago baizik (harri piloak ere badaude aurrerago). Ni lehenagokotik sartu nintzen eta oihan estiloko baso sastrakatsu sarri-sarri batetik egin behar izan nuen 100 bat metro (praka luzeak eta zira txanoduna jantzita: eskerrak, larrua bertan uzteko ere!). Gora heldutakoan ezkerrera berehala dago tontorra, berehala. Jon

Gaizkiulertua

Kaixo, Jag. Sentitzen dut zure mezua ikusi ez izana. Uste dut gaizki ulertu zenuela nire lehen mezua. Hura Arbasamendira joateko mezua zen, batez ere Ukua-Arbasamendi zeharkaldia zuzenean ez egiteko, biderik ez baitzegoen.
Pozten nau Azkenean Ukuara iritsi zinela ikusteak. Segi bizkor!

Ukua-Arbasamendi

Ukuatik ekialdera, badago Arbasamendi izeneko mendi bat, 948m altuerakoa. Ederki ikusten da Espotz herrixkako pistatik. Mendiak itxura ederra dauka eta ez da zaila igotzeko... behar den tokitik joanez gero. Espotzetik hegoalderantz pista bat abiatzen da, Ukuara bidean. Berehala (herritik berrehun bat metrora)bitan banatzen da. Ezkerrekoa hartuko dugu, eta Ukuaren oinetatik joanen gara, altuera galduz gehienbat. Ukua eta Arbasamendiren arteko lepoa ikusiko dugu gure eskuinera. Handik suteen kontrako erreten bat jaitsi eta gure pistatik bat egiten du. Erretenetik igoko gara, hasieran leporaino eta gero Arbasamendiko gailur airosoraino. Ez saiatu Ukuatik zuzenean Arbasamendira joaten, erretena gora-behera gainaldea oso zikin baitago. Nik behintzat larrua utzi nuen bertan.

Nondik heldu?

Lehengoan saiatu nintzen Ukuara Espoztik joaten. Ez nuen lortu. Bidegurutze horretan aurrera (eskuinetik) jarraitu nuen eta gero ezkerretara igo leporaino. Tontorra bertan ikusten zen baina ez zegoen jarraitzerik. Gero atzera eta zuk diozun ezkerreko bidetik alturera galtzen. Baina ez nuen ikusi ez suaren kontrako erretenik ez biderik ez zidorrik ezta ezer ere, ez bazen ganaduak (edo zizazaleek?)zapaldutako sasibide batzuk, asko jota ehun bat metrora amaitzen zirenak. Jon

Izen aldaketa: Peña Uroa -> Ukua

Euskal Herriko Mendien Katalogoaren 2007 argitalpenean:
"Mendi honen izena, bai dokumentazioan eta bai hangoen ahozko erabileran, Ukua da.
El nombre de este monte, tanto en el uso hablado local como en la documentación es Ukua."

Ukua

Ni Lizoaingoa naiz ta aranan Ukua deitzen diote mendi oni.