Kopakarri Endarako urtegitik

Enviado por inaxio el 2015, Febrero 22 - 10:08.
Tipo de itinerario Itzulia, jaitsiera beste bide batetik
Dificultad
Lurraldea Nafarroa
ABIAPUNTUA Endarako urtegia
Esquema Endara urtegia - GR11 - Telleriako lepoa - Kopakarri - Telleriako lepoa - San Anton ermita - Endara urtegia
Relacionados »Kopakarri (mendi) »San Anton (eraikin) »Kopakarri Endarako urtegitik (ibilbide)
Gora-behera450 m
Luzera4.5 Km
Iraupena0:00 - 0:15
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Kopakarri Endarako urtegitik
Tontorra

Ibilbide laburra eta erraza, baina aldapatsua. San Anton ermitaren inguruan dagoen aparkalekuan edo goragoko jatetxearenean autoa utzi eta GR11aren arrastoa bilatu behar da: jatetxearen azpi aldeko larretik abiatu eta Ekialdera jotzen du, erreka-zokotik gehiegi aldendu gabe Telleriako lepora iristeko. GR11aren seinale zuri-gorriak ikus daitezke nonahi.

Telleriako lepoan Iparraldeko bizkarrean gora egiten duen arrasto nabarmena topatuko dugu. Hari jarraitzea aski dugu tontorrera heltzeko. Han hilarri baten itxurako burdinazko txartelontzia topatuko dugu haitzari lotuta, eta ikuspegi zabala. Tontorraren Mendebaldean bidezidor arin bati jarraituz zailtasun handirik gabe bisitatatu daitezkeen beste bi haitz mutur ikusiko dituzue.

Jaitsiera igoerako bide beretik egin daiteke, edo haren parez pare jaisten den porlanezko bidetik. Arrastoak porlanezko bidetik egiten du bera, baina bidea erakusteko baino ez.

AdjuntoTamaño
kopako-harri-20150127.gpx69.59 KB
Imágenes