Agiñagako gaina

Enviado por inaxio el 2015, Enero 6 - 13:08.
Altitud 440 m
Sistema
Ubicación ED50 30T X.587795, Y.4787781
WGS84 43.235851 N, -1.920044 E.
Nombres alternativos Agiñaga, Agiña, Aginaga
Puntos de partida Latsa, Ugaldetxo (Hernani)
Cerca BISTARRI trikuharria, PUTZUZAR trikuharria, Akolako Lepua III trikuharria, SAGASTIETAko Lepua II trikuharria, AKOLAko Lepua I trikuharria, SAGASTIETAko Lepua I trikuharria, SAGASTIETAko lepoa III trikuharria, Urdaburu mendia, Akolatxara mendia, ARRITXIETA trikuharria, AKOLAko Lepua II trikuharria, Santiago ermita, San Antonio ermita.
Provincia Gipuzkoa.
Categorías .
images
Agiñagako gaina
Tontorra ©Enezubi

Urdabururen Mendebaldean luzatzen den bizkar luzean hainbat tontor nabarmentzen dira; horietan urrutien dagoena da garaiena eta bista zabalena duena: horixe da Agiñagako gaina. Ez da erraza bizkarrari jarraitzea hainbat lekutan hazitako sasia dela eta, baina badira tarteko gainak eta sasiak saihesteko aukera eskaintzen duten basa-bideak.

Tontorra Urdaburu aldean ageri den haitz mota berak osatzen du eta horietako baten gainean dago txartelontzia, zuhaitz bat irudikatzen duena. Hegoaldeko hegia leuna da, Iparraldeko malkarrarekin alderatuz gero, eta bertatik pasatzen da Latsa aldetik datorren bidea. Txillarrak, iratzeak eta pinudiak estu hartzen dute bide hori, Ekialdeko Azerilepotik bizkarrari jarraituz datorrena garbiago topatuko duzue seguru aski.

Izan ere ez da hau gain ezaguna Urdaburu, Oindi edo Adarraren aldean, eta Iparraldeko Akolako aisiguneak hara eramaten ditu mendi-usain bila dabiltzan kaletarrak. Edozein modutan Urdabururako asmotan abiatzen denarentzat bide aukera egokia da, Latsatik abiatu eta Akola aldetik itzuliz, gainez-gain.

Haginik ez dut ikusi tontorraren inguruan, galduak izango dira.

Imágenes

****

***

***

***

***

***

***

***

***

***









***

****

****