Latsa - Agiñaga - Urdaburu - Malbazar - Arritxieta - Akola

Enviado por inaxio el 2015, Enero 6 - 13:31.
Tipo de itinerario Itzulia, jaitsiera beste bide batetik
Dificultad Zailtasun gutxikoa
Lurraldea Gipuzkoa
ABIAPUNTUA Latsa (Hernani)
Esquema Latsa - Agiñagako gaina - Azerilepo - Artegietako gaina - Lizarregi - Zuarkazu - Igoringo lepoa - Arritxieta - Akola - Latsa
Relacionados »Urdaburu (mendi) »IGORINgo Lepua I (megalito) »IGORINgo Lepua II (megalito) »ARRITXIETA (megalito) »AKOLAko Lepua I (megalito) »AKOLAko Lepua II (megalito) »SAGASTIETAko Lepua I (megalito) »SAGASTIETAko Lepua II (megalito) »Agiñagako gaina (mendi) »Akolatxara (mendi)
Gora-behera930 m
Luzera13 Km
Iraupena4:00 - 5:00
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

"Usoko itzulia" izenarekin ikusi dut antzeko ibilibideren bat baina ez da harekin bat etorriko seguru aski erabat. Agiñagako gaina, Urdaburu eta Usoko bailara inguratzen duten tontorrak bilatzen ditu bide honek, eta baita Igoin-Akola aldeko trikuharriak. Leku askotan ikusi ditut marka zuri-hori, zuri-berde eta zuri-gorriak, baina ez diet jaramonik egin.

Arreta jarri beharra dago zenbait pasartetan. Agiñaga aldean bizkarra jarraitzen saiatu naiz, gain guztietatik pasatzearren, baina sasia gailenduta dago tarteren batean eta bidea estu hartuta dauka beste batzuetan; badira bide garbiagoak tontorrak saihestuz gero. Arreta jarri behar da Akolako aisigunetik Latsara jaisterakoan, bide nagusiak bazterrean utzita egiten baita jaitsiera (Alkatxurain baserriaren inguruko bidegurutzean porlanezko bidea utzi eta bidezidorra hartu behar da, porlanezko bidearen aldamenetik jaitsiz).

AdjuntoTamaño
latse-aginaga-urdaburu-akola-20150105.gpx155.73 KB
Imágenes











*****

****

****














***