Aitzondo

inaxio-k sortua, 2014, iraila 29 - 19:49
Garaiera 0 m
Mendialdea
Kokapena ED50 30T X.599699, Y.4795867
WGS84 43.307167 N, -1.772003 E.
Beste izenak Irusta
Abiapuntuak Irun, Olaberria
Gertu Erlaitz mendia, Irugurutzeta bestelakoak, Arantzateko Ola burdinola, Arantzate dorretxea.
Lurraldeak Irun.
Kategoriak .
images
Aitzondo
Aitzondoko ur-jauzia ©inaxio

100 metrotik gorako malkar batean behera datorren erreka bat da, harria igurtziz gehienetan, beheko putzuan bildu eta Aitzondoko errekari segida eman arte. Ezaguna da oso Irundarren artean eta ondo seinalatuta daude hara heltzeko bideak. Irugurutzetako burdin labeetatik datorrena izango da seguraski egokiena eta erabiliena.

Mehagintzak utzitako arrastoak ugariak dira inguruetan, meha-zuloak, labeak, trenbidea... baina bere onera etorrita dago basoa gehienean eta gaur egun nahiko inguru garbia dela esan daiteke.

Kontu pixka batekin ibili beharra dago ur-jauziaren oinera heltzeko, azken metroetan erreka zeharkatu eta bide irristakorretatik ibili behar baita.

Irudiak

***

***

***

****

****

****

***