Txubingo

Enviado por zuriain el 2013, Septiembre 17 - 10:05.
Altitud 877 m
Sistema
Ubicación ED50 30T X.637850, Y.4738965
WGS84 42.788966 N, -1.315848 E.
Nombres alternativos Txuringo, Nebera
Puntos de partida Agoitz, Meotz
Cerca Urrozgoti mendia, INDURIAGA harrespila, INDURIAGA tumulua, INDURIAGA zutarria, Boyeral mendia, Santa Bárbara mendia, San Martin eliza, San Julian eliza, Exaberri herria.
Provincia Nafarroa.
Categorías Euskal Mendiak.
images
Txubingo
Txubingoko gailur sarria ©zuriain

Zarikietako mendimultzoaren hegoaldean adar apalago batzuk hedatzen dira hego-mendebalderantz. Txubingo(eta)ko gailur bikiak (Agoizkoek pluralean aipatzen dituzte gain hauek)Autzola eta Fazeria sakanak bereizten dituzte. Mendebaldeko gailurra apalena da, eta ekialdekoa, Nebera izenekoa, bietan zailena. Pinudi sarriak gailurretaraino hedatzen dira, eta haiek landatzeko egindako terrazek ere oztopo bihurtzen zaizkio tontor gutxi ezagun hauetara hurbiltzen den mendizaleari. Hala ere, azken metroak aparte utzita, bide egokiak aurkituko ditugu mendialde basati hau hobeki ezagutzeko ahalbidetuko digutenak.
Badirudi Txubingo izena "zubi txikia" erran nahi duela.

Imágenes

***

***

***

***

***

***

***

***

***

Meotz- Txubingo- Zariketa medilerroa

Kaixo mendizaleok.
Heranegun (2014-01-11) izan nintzen bertan eta Meotz herria baino 500metro lehenago ezker aldetik pista bat abiatzen da. Hasierako bidegurutze guztietan eskubitik jo eta ordu erdira Altzolako baserrira doan pistakin egingo dezue topo, ez hartu eta segi zuzen jarraitutako norantzan baina 5-10minutura ezkerretik bide bat ateratzen da kontrako norantzan gora, berau hartu eta ordu erdira bihurgune batean aurrez aurre ipar Txubingokin egingo dezue topo. Berau pasa eta bi txubingoen arteko lepora iritsiko zarete. Lepoan ezkerrera belarrezko bide bat ateratzen da eta maldan gora 5 mintura punturik gorenera iritsiko zarete bidea bertan beherantza egiten duelako. Ba punturik gorenean zaudetela eskuinera jo sasi eta zuhait adarren artetik tontorrera, Iparreko Txubingo edo nagusia (altuena berau da) bidea (ez dago) motza da, baina oso zikina. Tontorrean harripilak daude.
Ondoren ni Zariketako mendilerrora joan nahi nuen, ez nekien biderik zegoen ala ez, eta bai bidea eta aukera dago. Horretarako, Txubingo egiteko bide beretik orain beherantza jo eta muino txiki baten ondotik doa bidetxurra (ez da bide zabala) bide hau uneoro jarraitu eta Txubingo eta Zariketa mendilerroa lotzen duen lepora iritsiko zarete, bertan egurrezko seinale bat dago, non, txubingo eta tres mugas jartzen duen. Gu tres mugas norabidea hartu bidetxurretik gora malda gogorrean, noizbehinka arrasto txuri-hori-gorriak ikusiko duzue eta harripilak, baina erdialdetik aurrera bidetxurra galtzeko arriskua dago, baina lasai norantza garbia da eta argiguneetatik gora jo, Zariketako mendilerroko pistara iritsi arte (2ordu).
Ni ez nuen aukera hau ezagutzen orainarte Zariketako mendilerrora iristeko Agoitzetik abiatzen den pista erraldoitik gora joan izan naiz, beraz badakizuen leku bakarti eta basati bezain zoragarri ezagutu nahi izan ezkero eta pistak gustkoak ez badituzue, ba hona hemen aukera polit hau.
Besterik gabe ondo izan.