Boyeral

Enviado por zuriain el 2011, Abril 6 - 13:44.
Altitud 898 m
Sistema
Ubicación ED50 30T X.639216, Y.4738760
WGS84 42.786873 N, -1.299204 E.
Nombres alternativos Txurriko, Larekiko Harria
Puntos de partida Ongoz, Uli Behekoa
Cerca San Martin eliza, Txubingo mendia, Urrozgoti mendia, San Bartolome eliza, Sariandi mendia.
Provincia Nafarroa.
Categorías Euskal Mendiak.
images
Boyeral
Boyeral hegoaldetik ©zuriain

Euskal Herriko mendialderik zabalenetakoa izanik, Zarikieta nahiko ezezaguna da mendizaleen artean. XX. mendean inguruko herri asko husten joan ziren, eta horrek ekarri zuen abiapuntuak urritu eta urruntzea. Itoizko urtegiak mendebaldeko bideak erabat itxi zituen, Zarikietako parajeak are gehiago isolatuz.
Catalogo Montañeroak Boyeral mendia jasotzen du. Mendi hau mendilerroaren hegoaldean luzatzen diren sokarik garrantzitsuenetako baten muturrean gailentzen da. Iparraldean Faceriasko arroila dago eta hegoaldean Xaberri eta Lareki herri despopulatuak.
Mendi ezezaguna izanik ere, Boyeralgo bi gailurrak erakargarriak dira oso. Iparraldekoak, altuena, larre txiki bat du goian, eta paisaia ederra eskaintzen du. Hegoaldekoa, Txurriko edo Tres mugas izenekoa, zabalagoa da eta paisaia harrigarriro zabalak ikus daitezke bertatik.

Imágenes

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

***

Related nodes