Andoain - Leitza (Leitzaran)Enviado por inaxio el 2011, Agosto 18 - 19:58.
Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz Andoain eta Leitza arteko Leitzarango trenbide zaharra jarraitzen duen ibilbide erraza. Oztopo nabarmenena tunelena da: gehienek badute argia, baina nahiko eskas, eta badira beste batzuk, noizean behin, argirik gabe gelditzen direnak (eta tunela luzea bada arazo bat izan daiteke): komeni da argia eramatea. Bide zabala da, harri-txintxarrezkoa gehienean (baita asfaltozkoa eta porlanezkoa ere tarte batzuetan), gora-behera gutxikoa (trenbide zaharraren arrastoa jarraitzen du ia beti) eta trafiko gutxikoa (inguruetako baserrietako autoren bat eta baso-lanetan dabiltzan beste batzuk, izatekotan), baina nahiko zulatuta ere badago zenbait lekutan. Leitzaran errekaren paretik doa tarte askotan eta basoaren itzalean gehienean. Badira iturriak bidean. Aipatutako luzera joan-etorriari dagokio. Nahi izanez gero Lekunberriraino jarraitu dezakezue bidea.
|