Leitza - Lekunberri (Plazaolako Bide Berdea)

Enviado por inaxio el 2011, Agosto 20 - 17:16.
Tipo de itinerario Mendiko bizikletaz
Dificultad Erraza
Lurraldea Nafarroa
ABIAPUNTUA Leitza
Esquema Leitza - Uitziko tunela - Lekunberri - Bidearen amaiera Mugiro aldean - itzulera.
Relacionados »Lekunberri (herria)
Gora-behera200 m
Luzera38 Km
Iraupena3:00 - 4:00
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Leitza - Lekunberri (Plazaolako Bide Berdea)
Plazaolako geltokia Lekunberrin

Leitza eta Lekunberri arteko bidea da, Plazaolako Bide Berdea jarraituz. Bidea Mugiro parean bukatzen da, Lekunberritik gehiegi urrundu gabe (Irurtzun arteko bidea egitekotan omen dira). Leitza aldetik Andoaineraino luzatu daiteke bidea nahi izanez gero, trenbide zaharraren arrastoa jarraituz.

Bide erraza da, gora-behera gutxikoa, gehienean nahiko zoru garbikoa eta zabala. Arazo haundienak tuneletatik etor daitezke, ez baitaude denak argiztatuta, eta argiztatuta dauden horiek ere, tarteka huts egiten dute: komeni da badaezpada argia eramatea.

Aipamen berezia merezi du Uitziko tunel luzeak: baditu 2,5 Km. Zuzena da baina badu gora-behera txiki bat eta ez da aho batetik bestea ikusten. Argiztatuta dago eta argiak pasaeran pizten doaz, baina tarteka huts egiten ere badakite. Hezea da oso, eta hotza, kanpoan beroa denean, lohitan bustita bukatu dezakezu zeharkaldia. Ez nuke tunel honen erdian argirik gabe gelditu nahi.

Lekunberrin, Plazaolako trenaren geltoki birmoldatuan, komunak, taberna eta trenbideari buruzko argibide ugari aurkituko duzue.

Luzera joan-etorriari dagokio.

AdjuntoTamaño
2011-08-20-leitza-lekunberri-btt.GPX126.45 KB
Imágenes