Iratiko talaiak: Azalegi, Aritzelatz, Berabez eta Urkiarrieta

Enviado por zuriain el 2010, Abril 9 - 20:33.
Dificultad Zaila
Lurraldea Nafarroa
ABIAPUNTUA Arrazolako Aparkalekua
Relacionados »Azalegi (mendi)
Gora-behera-
Luzera-
Iraupena0:00 - 0:15
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Iratiko talaiak: Azalegi, Aritzelatz, Berabez eta Urkiarrieta
MAPA: Azalegi, Berabez eta Aritzelatz

Arrazolako aparkalekutik ekialderantz aterako gara, eta erreka zubitxo txukun batetik zeharkatu. PR baten markek pagadi garbian sartuko gaituzte. Bideak gora eginen du, baina kontuz ibili behar da markak ez galtzeko, bidea ez baita oso nabarmena. Dena den arazo handirik ez dago mendiko bizkarrera iristeko. Gu bai igotzerakoan bai jaisterakoan bidea galdu genuen, baina arazorik gabe egin genuen basoan zehar. Behin mendiko gainaldean, hegoalderantz jarraituko dugu, bizkar luze belartsuan aurrera, Iratiko paisaiez gozatuz. Biderik ez dago, baina beharrik ere ez. Igoera labur batek Berabezko gailurrean jarriko gaitu. Paisaia zabalak Irati ibaia eta Aezkoako mendien gainean. Berabez aurreko lepora itzuli (995m) eta, biderik gabe, Xindran errekak urraturiko sakanera jaitsiko gara. Ura nola dagoen, zailtasunak izan genitzake erreka zeharkatzeko. Bestaldean aldapa dugu zain. Behin Sariozarko bizkarrean hegoaldera egin dezakegu, Urkiarrietako gain ez oso interesgarrira igotzeko. Bestela, iparraldera jo eta pista bat aurkituko dugu Sariozarko gailur oihantsutik mendebaldera. Pista horrek zuzenean Azalegiko lepora eramanen gaitu. Minutu gutxitan Aritzelatzko gailur ederrean egonen gara. Zuhaitzek Iratiko ikuspegia oztopatuko digute. Lepora itzul eta Azalegiko tontor borobilera igoko gara. Hemen bai, paisaia 360 gradukoa da! PRren markei jarraituz, San Estebango ermitara jaitsiko gara eta basoan behera, autoa utzitako aparkalekura. On egin!

AdjuntoTamaño
Azalegi-Aritzelate-Berabez-Urkiarrieta.gpx133.16 KB
Imágenes