Azalegi

Enviado por zuriain el 2010, Abril 8 - 09:53.
Altitud 1164 m
Sistema
Ubicación ED50 30T X.647662, Y.4763267
WGS84 43.005869 N, -1.189533 E.
Nombres alternativos Erlan
Puntos de partida Orbaitzeta, Arrazola
Cerca San Esteban ermita, Anbulolatz trikuharria, Oriongo astigarra zuhaitz aparta, Oriongo hurritzak zuhaitz aparta, IBIAGA trikuharria, Hiru besodun pagoa (Orbaitzetan) zuhaitz aparta, ARTXUA 3 hego etxola hondoa, ARTXUA 2 erdi etxola hondoa, ARTXUA 1 ipar etxola hondoa.
Provincia Nafarroa.
Categorías Euskal Mendiak.
images
Azalegi
Azalegi Aritzelatzetik ©zuriain

Orion lepoaren hegoaldean, Mendilatz-Mendizar katearen itzalpean, mendimultzo apal baina oso interesgarri bat hedatzen da. Azalegi da mendialde honetako gainik garaiena. Ekialdera, Azalegiko lepoaz bestaldean, Aritzelatz gaina aurkituko dugu, garaiera berdintsukoa, baina ez hain ikuspegi zabalekoa, zuhaitzek Iratiko oihanaren bista eragozten baitute.
Bi gain horiek bizkar luzeak bidaltzen dituzte hegoalderantz. Azalegik Berabezko gainean amaitzen den adar belartsua luzatzen du. Gain honetatik bedeinkatzen omen zituzten alor eta larreak Maiatzean. Aritzelatzek luzatzen duen katea Urkiarrieta gainean amaitzen da, Irati ibai jaio berriaren gaineko talaia ederra.
Mikel Belaskoren hiztegian irakurtzen dugu Azalegi izena "azeri" eta "hegia" hitzetatik datorrela. Aritzelatz izena, berriz, "haritz" eta "olatz"(ola) hitzetatik etor litekeela, baina ez du baztertzen lehen elementua "aretxe" (aratxe) hitzarekin harremana izatea.

Imágenes

***

***

***

***

***

****

***

***

***

***

***

***

****

****

***

***

***

****

****

***

***