Lizardoiara igoera zuzena

Enviado por JAG el 2008, Diciembre 3 - 04:55.
Tipo de itinerario Joan-etorria bide beretik
Dificultad Zailtasun gutxikoa
Lurraldea Nafarroa
ABIAPUNTUA Irabiako aparkalekua (Otsagabitik 24 km Taplan barrena, edo GR-11tik Abodi zeharkatuta)
Esquema Aparkalekua - Itsu Osin - Lizardoia - aparkalekua
Relacionados »Lizardoia (mendi)
Gora-behera300 m
Luzera3 Km
Iraupena0:45 - 1:00
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Otsagabitik Iratiko etxeetara 24 bat kilometro egin ondoren, Irabia urtegiko aparkalekuan hasten da ibilbidea. Iparralderantz, "Itsu Osin / Cascada del Cubo" seinaleak markatzen duen pista hartu, autoak ez pasatzeko dagoen langa igaro eta hamar bat minututan Itsu Osinera helduko gara. Merezi du, pistatik irten eta errekara jaitsita, gutxienez 5 minutu ematea ur-lasterra ikusten (giro onarekin, itzulitakoan bainutxo bat). Itsu Osin markatuta dago, dena da pistatik, jendea ibiltzen da, eta honaino ez dago galtzerik: umeekin etortzea oso gomendagarria da, baina hemendik aurrera ez da berez umeentzat, eta normalena izango da bidean inor ez aurkitzea.

Berriro pistan, hogei bat metro atzera, Itsu Osinera gindoazela eskuinetara egin dugun azken bihurguneraino. Aurrez aurre dugun errekazuloaren eskuin isurialdetik, hau da, errekazuloa eskuinean dugula, oihanean sartuko gara. Hamar-hamabost metro gora eta errekazulotik urrunduz egingo dugu aurrera, bide-zidorrarekin topo egin arte. Berez antzinako pista bat da, ustez, urte askotan erabili ez denez, oihana nagusitu zaiona. Baina, landarediaren azpian, batez beste pare bat metro zabal dela konturatuko gara, ibili ahala. Abantaila handi bat dauka: zuzen-zuzena dela. Eta malda konstantea du: ez dago galtzerik. Bide horretatik jarraitu aldatsa amaitu arte.

Aldapa amaitzen denean, aurrera jarraituz gero, aldats-behera hasten da, Irabiako urtegiaren iparraldeko muturrerantz (mapen arabera!). Guk 90º eskuinetara eta, orientazio hori galdu gabe, bidez kanpo joko dugu zuhaitzen artetik (ez da oso baso sarria inguru honetan). Ehun bat metro aldats barik egin ondoren, beste berrehun bat metroko bidea belartzatik egingo dugu gora. Malda ia horma bihurtzen da, baina belarrari oratuta igo daiteke arrisku handirik gabe. Guztira ia ordubete.

Igotzeko erabili dugun bideak amildegi txiki bat dirudi jaisterakoan (perspektibaren kontuak). Jaitsierari hortixek ekin beharrean, harago edo honago har daiteke jaisteko ibilbidea, kontuan hartuta orientazioa garrantzitsua dela, bidez kanpo baikoaz, eta azkenean antzinako pistarekin topo egitera jo behar dugula: kontuan izan ibilbidearen azken zatia (bidez kanpokoa) eta antzinako pista (landarez betea) elkarzutak direla.

Notes:

- Orientazio ona izan behar da ibilbide hau egiteko, batez ere azken zatian.
- Belarrezko aldats gogorra (≈60º), baina laburra, azken zatian.
- Ez dabil arimarik baso barrutik: abisua utzi aparkalekuko informaziogunean edo oharren bat autoan edo lagunen bati.