Izpegi. (NB.) .. Lauordena / Buztanzelai

Enviado por inaxio el 2005, Julio 9 - 00:00.
Tipo de itinerario Joan-etorria bide beretik
Dificultad Zailtasun gutxikoa
Lurraldea Iparraldea, Nafarroa
ABIAPUNTUA Izpegi. (NB.)
Relacionados »Lauordena / Buztanzelai (mendi)
Gora-behera-
Luzera-
Iraupena2:00 - 2:30
Alert

Guk ezin dugu ziurtatu ibilbide hau zuretzako egokia denik, ez eta zuzen azalduta dagoenik ere, arduraz jokatu ezazu. Ibilbide hau egiten baduzu, esaiguzu mesedez egokia den ala ez, zer zailtasun topatu dituzun, zein zuzenketa egingo zenituzkeen e.a. oharra jarraian erantsiz

Erratzu eta Baigorri arteko errepidean dagoen mendatea da Izpegi. Bertan, denda eta tabernaz gain, aparkaleku zabala dago. Auzara joateko ere abiapuntu egokia da.
Mendatean bertan iparraldean dagoen bizkarrean gora abiatu behar dugu, pinudi baten bazterretik. Aldapa handia da eta bideak sigi-saga eginez egiten du gora, baina gandorrera heldu baino lehen ezker aldera jo eta zeharka jarraitzen du mendebaldeko isurialdean barrena, gandorretik oso gertu. Hala eramango gaitu gora-behera handirik gabe, gandorraren amaiera aldera, eta han, Tuturru izeneko tontorra ezker aldetik saihestuz, Antziagako lepora jaisten da.
Lepoan hurrengo bizkarrari jarraitu behar diogu, ekialdera, bertan harrotzen diren haitzen eskubi aldetik. Haitz zerrenda hori pasa eta bidezidorrak ezkerrera jotzen du, basoan sartu-irten bat egin eta Buztanzelaiko lepora heltzen da, Pausugaiztoko gaina saihestuz.
Han Baigorri aldetik datorren GR10arekin egingo dugu topo eta haren arrasto zuri-gorriak lagun izango ditugu aurrerantzean. Lauordena aurre-aurrean gelditzen da eta hasieran zuzenean jotzen du bideak tontorrera, baina ezker aldera lerratzen da gero, mendebaldeko bizkarrera agertu eta tontorrera berehala heltzeko.
Ubedo / Astate bertan gelditzen da eta gora-behera txiki bat besterik ez dago bien artean (trikuharri baten hondarrak ere bai).